Elgoibarko Udalak udalerriko hainbat gune asfaltatzeko eskaintzak aurkezteko epea ireki du

  • Bide hauetan burutuko dira asfaltatze lanak: konponketa puntualak Elgoibarko udalerrian, Toletxe-Meliton zubia bidegurutzea, Albitzuri poligonora igoera, Albitzuriko biribilgunea-Urruzuno bidea eta tarte bat Basarten.
  • Eskaintzak aurkezteko epea: urriaren 16an, kontratatzailearen profilaren bidez (www.elgoibar.eus).

Elgoibarko Udalak iragarri duenez, udalerriko hainbat gunetan asfaltatze-lanak burutzeko eskaintzak aurkezteko epea irekiko da. Bide-azpiegitura hobetzeko lan horien helburu nagusia da Elgoibarko herritarren onurarako errepide seguru eta eraginkorren sare bat bermatzea.

Bide hauetan burutuko dira asfaltatze lanak: konponketa puntualak Elgoibarko udalerrian, Toletxe-Meliton zubia bidegurutzea, Albitzuri poligonora igoera, Albitzuriko biribilgunea-Urruzuno bidea eta tarte bat Basarten.

Lan horietarako aurrekontua, BEZik gabe, 93.869,10 €-koa da, eta hilabeteko epea izango du kontratistak gauzatzeko. Asfaltatze-lanak hasi aurretik, eta Udaltzaingoaren jarraibideei jarraituz, aparkalekuak birkokatzeko eta eragindako trafikoa kudeatzeko beharrezko prozedurak gauzatuko dira. Ondoren, asfaltatze-lanak egingo dira, bide-marren seinaleztapena eta pintaketa barne.

Eskaintzak aurkezteko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi duten enpresek xehetasun gehiago aurki ditzakete eta proposamenak aurkeztu kontratatzailearen profilaren bitartez www.elgoibar.eus helbidean.

Elgoibarko Udalak udalerriko bide-azpiegitura hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, bertako errepideetako erabiltzaile eta egoiliar guztien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.