Elgoibarko Udalak Trinitate Jaietako artisautza azokan izena emateko epea ireki du

  • Azokan parte hartzea esklusiboki beren produktuak sortu eta ekoitzitako artisauei dagokie.
  • Interesatuek telematikoki eman dezakete izena udal egoitza elektronikoaren bitartez, apirilaren 12ra bitartean.

Elgoibarko Udalak iragarri du  izena emateko epea ireki dela maiatzaren 26an 10:00etatik 14:30era Lekueder parkean Trinitate jaien barruan ospatuko den XXIX Artisautza Azokan parte hartzeko.

Azokan parte hartzea esklusiboki beren produktuak sortu eta ekoitzitako artisauei dagokie. Postuen banaketa Udaletxeko langileek egingo dute, erakutsiko diren produktuak kontuan hartuta. Era berean, Udalak ekitaldirako beharrezkoak diren materialak eta azpiegiturak jarriko ditu.