Elgoibarko Udalak pentsiodunen eta erretiratuen etxeko taberna eta kafetegi zerbitzua lehiaketara atera du

Elgoibarko pentsiodunen eta erretiratuen etxean taberna-kafetegiko zerbitzua ematea du helburu.

Proposamenak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 24an amaitzen da, eta Elgoibarko Udalaren webgunean burutu behar da.

lgoibarko Udalak lehiaketa publikora atera du Elgoibarko pentsiodunen eta erretiratuen etxeko taberna eta kafetegi zerbitzua.

Elgoibarko pentsiodunen eta erretiratuen etxean taberna-kafetegiko zerbitzua ematea du helburu.

Prestazioa gauzatzeko epea, guztira, bi urtekoa izango da, eta 2022ko abuztuaren 16an hasiko da.

Kontratistak urtean 2.500,00 € ordaindu beharko dizkio Elgoibarko Udalari gutxienez, gehi legezko xedapenetan araututako BEZaren zenbatekoa. Kontratistak taberna-kafetegiaren ustiapenetik lortzen dituen diru-sarrerak jasoko ditu kontraprestazio gisa, eta Elgoibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak finkatutako tarifen arabera ordainduko da horren zenbatekoa.

Elgoibarko Udalak, emakida hau hasteko unean, zerbitzuak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren tresnak eta makineria instalatuta ditu.

Ostatu-kafetegia eta Jubilatuen Etxeko jangela ordutegia 09:30etik 21:30era izango da, astelehenetik igandera, eta esleipenduna arduratuko da erretiratuen etxeko erabilera komuneko instalazioak irekitzeaz eta ixteaz, kontratatutako zerbitzua ematen den egun guztietan. Afariak hitzartuta izanez gero, ordutegia goizaldeko 1era artekoa izango da.

Esleipendunak egunero garbituko ditu zerbitzuari lotutako instalakuntzak (taberna, biltegia, barne-bainugela, sukaldea, barra eta ondoko gunea), bai eta horretarako erabilitako materialak jarri ere.

Proposamenak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 24an amaitzen da. Proposamenak baliabide elektronikoak soilik erabiliz aurkeztuko dira Elgoibarko Udalaren webgunean.