Elgoibarko Udalak negozioetan belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko laguntzak ditu martxan

  • Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90 izango da, gehienez 5.000 € industria-sektoreko enpresentzat eta 2.500 € beste sektoreentzat.
  • Dirulaguntza eskaerak elektronikoki egin beharko dira udalaren web orriaren bidez, www.elgoibar.eus, azaroaren 30a baino lehen (egun hori barne).

Udalak hainbat laguntza-lerro berri bultzatu ditu 2022an tokiko ehun ekonomikoari laguntzeko: digitalizaziorako, ekintzailetzarako, enpresa-ekimen berrietarako, negozioa handitzeko edo lekualdatzeko laguntzak

Ildo horietako bat tokiko negozioetan belaunaldien arteko erreleboa laguntzera bideratuta dago: pertsona fisiko edo juridikoek enpresa-ondorengotza/-erreleboa egitea.

Edozein jarduera ekonomikotan enpresa gisa eratzen diren pertsona fisiko edo juridikoak izango dira laguntzen onuradunak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira: enpresaren abiarazteari eta funtzionamenduari datxezkionak, enpresaren existentziaren (faktura) eta ordainketaren dokumentazio frogagarria dutenak eta ezarritako epean egiten direnak, hala nola: jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinen errentamendu-gastuak (alokairuak), jarduera ekonomikorako lokalak erosteko inbertsioa, aktibo finkoetako inbertsioak (makineria, instalazioak, tresneria, altzariak eta informazio-prozesuetarako ekipoak), obra-lizentziaren kostuak, jarduera-lizentzia edo proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90 izango da, 5.000 €gehienez industria-sektoreko enpresentzat, eta 2.500 €enpresa industriakoa ez den beste sektore batekoa bada.

Dirulaguntzak lortzeko eskabideak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 30ean amaituko da (egun hori barne). Dirulaguntza eskaerak elektronikoki egin beharko dira, udalaren web orriaren bidez: www.elgoibar.eus.

Emakida zuzeneko emakidaren bidez egingo da, lehiarik gabeko norgehiagoka-sistemaren bidez.