Elgoibarko Udalak Mintxetako erabiltzaileei gogorarazi nahi die guztion ardura dela futbol zelaia behar bezala erabiltzea

  • Mintxetako futbol zelaiarekin zerikusia duten azken aldiko gorabeherek, eragozpenak eta kezka sortu dituzte instalazio honen erabiltzaileengan eta Udalean.

 

Azken aste hauetan, haurrek eta gazteek futbol zelaia behar ez bezala erabiltzen dutela egiaztatu da, pipa oskolak, plastikoak, latak eta bestelako hondakin batzuk zelaira botaz, eta horrek erabiltzaileen segurtasunari eta osasunari, eta kirol-jarduerari kalte egin diezaieke. 

Udalak eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaile arduratsu eta errespetuzkoei euren gizalegezko jokaeragatik. Zuzentasunez jokatzen ez dutenei, berriz, oinarrizko gizalege-arauak betetzera eta kirol-instalazioak behar bezala erabiltzera gonbidatzen ditu. 

Gainera, instalazioetan txakurrak sartzen direla eta belar artifizialean beraien gorozkiak daudela ikusi da. Hori dela eta, Udalak gogorarazi nahi du txakurrak ezin direla Mintxetako instalazioetan sartu. 

Herriko espazio publikoak zaintzea erantzukizun partekatua da, eta guztion konpromisoa eta parte- hartzea eskatzen du.