Elgoibarko Udalak eta Atxutxiamaikak haurren parte-hartzea sustatzen dihardute San Bartolome Jaietako Umeen Egunaren antolaketan

  • Lehen Hezkuntzako ikasleen iritziak eta proposamenak jasotzeko, hainbat dinamika egingo dira martxoaren 12tik 15era Ludotekan antolatuko diren saioetan.

Haurrek eta gazteek komunitatean duten inplikazioa areagotzeko etengabeko ahaleginean, Elgoibarko Udalak, Atxutxiamaikarekin eta Ludotekarekin batera, San Bartolome jaietako Umeen Eguna antolatzeko saio parte-hartzaileak jarri ditu abian.

Azpimarratzekoa da Atxutxiamaikako kideen lana; izan ere, 2023tik aurrera Umeen Eguneko eta Gazteen Eguneko hainbat jarduera antolatzen dituzte, eta Elgoibarko haurrek aurtengo Umeen Egunaren antolaketan parte hartzea bultzatu dute.

Lehen Hezkuntzako ikasleen iritziak eta proposamenak jasotzeko, hainbat dinamika egingo dira ludotekan, ordutegi hauetan:

  • Jada gauzatutako saioa: martxoak 12, asteartea, LH1eko ikasleekin, 16:30etik 18:00etara.
  • Martxoak 13, asteazkena, LH2 eta LH3ko ikasleekin, 16:30etik 18:00etara.
  • Martxoak 15, ostirala, LH4tik LH6ra arteko ikasleekin, 16:30etik 18:00etara.

Saio horietan bildutako ideiak eta proposamenak martxoaren 21ean egingo den jaiei buruzko hurrengo lan-bileran aurkeztu eta garatuko dira. Bilera horretan, Gaztelekuan landutako nerabeen proposamenak ere aztertuko dira. Ekimen hau Udalak haurren eta nerabeen artean herritartasun aktiboa sustatzeko duen konpromisoaren parte da, Elgoibarko gizarte- eta kultura-esparruan modu esanguratsuan inplikatuz.