Elgoibarko Udalak bat egingo du Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren aurkako Nazioarteko Egunarekin (ELA) gaur, ekainak 21, Udaletxea eta Aita Agirre Kulturgunea berdez argiztatuz

  • Helburua gaixotasun horren garrantziaz eta diagnostiko eta tratamendu egokiak azkar eskuratzeko beharraz komunitatea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da.

Ekainaren 21ean, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) aurkako Munduko Eguna ospatzen da. Data hori mundu osoko paziente-elkarteek bultzatzen dute gaixotasun horren inguruan kontzientziatzeko, indarrak batzeko eta ikerketa gehiago eskatzeko. Izan ere, AEA/ELA duten pazienteen bizi-itxaropena handitzeko funtsezko zutabeetako bat da.

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) nerbio-sistemaren endekapenezko gaixotasuna da, eta Espainian soilik 3.000 pazienteri eragiten die. Gaixotasun honentzat gaur egun ez dago sendabiderik. ELAk 40-70 urte bitarteko helduei eragiten die.