Elgoibarko Udalak abenduaren 5ean piztuko ditu Gabonetako argiak

  • Guztira 168 argi-egitura jarri dira 30 eraikin eta kaletan, eta berrikuntzak izan dira N634 biribilgunean, Kurtzealegi kalean edo Urazandin.
  • Argiak 18:00etatik 22:00etara piztuko dira. Iaz ordubete murriztu zen argien piztea energia aurrezteko, eta aurten neurri horri eutsi zaio.

Elgoibarko Udalak dagoeneko egin ditu Gabonetako argiak aurrez instalatzeko lanak. Argiztapenerako alanbreak eta elikadura-koadroak jarri ditu. Abenduaren 5ean piztuko dira, urtarrilaren 6ra arte.

Udalak aurreratu duenez, argien pizte-orduak mugatuta egongo dira energia aurrezteko. Neurri hori iaz ezarri zen: 18:00etatik 22:00etara piztuko dira (2021era arte 23:00ak arte zeuden piztuta). Argi guztiak jasangarriak eta kontsumo txikikoak dira.



Hobekuntzak Gabonetako argiterian

Elgoibarko Udalak egokitzapen ugari egingo ditu Gabonetako argiterian, hala nola argiteria kale berri batzuetan ezartzea eta argi motak hobetzea, argietan mugimendu gehiago sartuz, flasha, elur-erorketa, ur-efektua eta distiren mugimendu leunak irudikatuz.

Guztira 168 argi-egitura jarri dira 30 eraikin eta kaletan. Berritasunen artean, argiteri berri bat jarri da N634 errepideko biribilgunean, Albitzuriko bidegurutzean; Kurtzealegi kaleko Gabonetako argiteria areagotu da, farola gehiago argiztatuz; eta Urazandi 41ean zuhaitz handi argiztatu bat jarriko da.

Argiztatutako kale eta auzoak hauek dira: Santa Ana, Errosario, San Bartolome, San Frantzisko, San Inazio, Urruzuno, Toletxe, Antonio Arrillaga, Trenbide, Kurtzelaegi, Erretxindi, Altzola, Sigma estarta eta frontoia, San Roke eta Urazandi.

Luminaria guztiek 11.487 volteko potentzia elektrikoa dute.