Elgoibarko Udalak 37.000 euroko dirulaguntza ordaindu dio Debemeni 2023ko nekazaritza eta abeltzaintza azokak antolatzeagatik

  • Hitzarmenaren baitan ere, arekak eta landa-bideak sastrakak garbitzeko lanak gauzatu dira. 

Elgoibarko Udalak eta Debemen Landa Garapenerako Elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten 2023 hasieran Elgoibarko nekazaritza- eta abeltzaintza-azokak antolatzeko eta kudeatzeko, bai eta azoka horiek osatuko dituzten hainbat jarduera ere, batez ere Elgoibarko baserrietan ekoitzitako eta/edo landutako tokiko produktuen eta sasoiko produktuen kontsumoa bultzatzeko helburu nagusiarekin, BASERRIKOA ekimenaren barruan.

Elgoibarreko Udalak 37.000 euro ordaindu dizkio 2023ko nekazaritza- eta abeltzaintza-azoken antolaketagatik, Ekonomia Sustapen eta Kultura sailen bitartez.

Hitzarmenaren baitan ere, arekak eta landa-bideak sastrakak garbitzeko lanak gauzatu dira, eta Elgoibarko Udalak Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteko bazkide gisa 2023. urteari dagokion kuota ordaindu du. 

2024ko hitzarmenaren baldintzak adosten ari dira Udala eta Debemen eta datozen asteetan izenpetuko da.