Elgoibarko Udalak 25.000 euro eman dizkio 2022an IMH Museoari Makina Erremintaren historia ezagutara emateko

  • Museoa 1998an inauguratu zen.

Elgoibarko Udalak Makina-Erreminta Museoari 2022rako dirulaguntza izenduna ematea onartu zuen abenduaren 5ean egindako Gobernu Batzarrean. Dirulaguntza 25.000 eurokoa da. Onarpena 2022ko proiektua justifikatu ondoren egin da.

Udalaren eta IMH Museoaren arteko lankidetzaren helburua Makina Erremintaren historia museoaren bitartez zabaltzea da.

Makina Erremintaren Museoaren sorreraren ideia 1982an jaio zen. Elektronikaren eta informatikaren garapenaren ondorioz azken urteetan gertatzen ari zen industria-iraultzak makineria-parkea berritzera behartzen zuen. Balio kalkulaezina duen ondare industriala osatzen dute. 1994tik 1998ra bitartean, batzorde tekniko baten laguntzarekin, 1998an inauguratu zen museoa sortzeko lehen urratsak eman ziren.