Elgoibarko Udalak 2024ko egutegia aurkeztu du eta Aita Agirre kulturgunean eta HAZ-en eskura daiteke

  • Aurtengoa argazki lehiaketaren hamaseigarren edizioa izan da. Guztira, 30 herritarrek (13 emakumezko eta 17 gizonezko) parte hartu dute, eta 102 argazki aurkeztu dituzte.
  • Udalak 6.500 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (4.000 ale), aldiz, Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Aita Agirre kulturgunean eskuratu ahal izango dira.
  • Marrazki lehiaketan, berriz, LH5eko 126 ikaslek parte hartu dute.
  • Egutegia,  Egutegi txikia, Marrazki egutegia
  • Sari banaketaren argazki bilduma

Kalean da, dagoeneko, herritarrek hain estimuan duten 2024ko Egutegia, Elgoibarko Udalak argitaratzen duena. Astelehen honetan izan da aurkezpena Aita Agirre kulturgunean, eta bertan bildu dira Udaleko ordezkariak eta Argazki eta Marrazki lehiaketetako saridunak epaimahaikideekin: Ongarri eta EGUR elkarteetako ordezkariak.

Aurtengo lehiaketaren gaia “Elgoibarko gizarte, kultura eta kirol arloetako elkarte eta taldeek gure herrian antolatutako ospakizunak eta jarduerak” izan da. Egutegi handian hainbat herritarrek egindako argazkiez gain, ikasleen marrazkiak ere ageri dira; izan ere, hamaikagarren aldiz antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Egutegi txikian, berriz, intereseko telefono zenbakiak ageri dira: Udaleko sailak, Euskaltegiak, Liburutegia, Musika Eskola, Olaizaga kiroldegia…

2025eko egutegiaren gaia “Elgoibar, elkar zaintzen duen herria” izango da, beraz, argazkia Elgoibarren ateratakoa izan beharko da eta 2023ko urritik 2024ko urrira arte egindakoa.

 

Argazki lehiaketa

Aurtengo argazki lehiaketan (hamaseigarrena izan da) 30 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 102 argazki aurkeztu dituzte. Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariez osatutako epaimahaiak 12 argazki aukeratu ditu egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako.

Argazki lehiaketako saridunak: 

  • Olatz Oñederra Etxeberria
  • Asier Atorrasagasti Amuategi
  • Gurutze Ariznabarreta Atxa (3 argazki saritu)
  • Aitor Zabala Iriondo (2 argazki saritu)
  • Maria Teresa Arakistain Oñederra
  • Vicente Guinea González de Artaza.
  • Clara Mejias Barrios
  • Denis Saiz Saborido
  • Estela Quintana Martín

Eta egutegi txikirako argazkiaren sariduna, berriz, Ion Urbieta Sanz izan da.

Saridunek 80 euroko balioa duen erosketa-bonua jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko.

 

Marrazki lehiaketa

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko hamaikagarren Marrazki lehiaketan Lehen Hezkuntzako 5. mailako 126 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta EGUR elkarteko ordezkariak, Paula Herasek osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira:

Lehiaketan Herri Eskolako eta Ikastolako LH 5 mailako ikasleek parte hartu dute, eta, guztira, 126 marrazki aurkeztu dira lehiaketara. Aurtengo Marrazki lehiaketaren gaia “Elgoibarko gizarte, kultura eta kirol arloetako elkarte eta taldeek gure herrian antolatutako ospakizunak eta jarduerak” izan da.

12 marrazki, 6 Herri Eskolakoak eta 6 Ikastolakoak, aukeratu dira egutegirako, hau da, marrazki bat hilabete bakoitzeko.

Marrazki lehiaketako saridunak: 

  • Ane Aranburu Arrizabalaga
  • Ines Zabala De La Cruz
  • Naia Eizaguirre Garalde
  • Laida Ramirez Suinaga
  • Gorka Mancebo Isla
  • Maylen Sesma Conde
  • Nihal Achahboun Akoudad
  • Mohamed Haron Abourakha Igoulzan
  • Uxue Jimenez Perez
  • Naomi Sanchez Cabezas
  • Vivian Mayerling Anderson Acevedo
  • Eki Ulibarri Mateo

Saritutako haurrek 30 euroko erosketa-bonoa, marrazteko materiala eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dituzte.

Edonola ere, Udalak 6.500 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (4.000 ale), aldiz, Aita Agirre kulturgunean eta HAZen eskuratu ahal izango dira astearte honetatik aurrera.