Elgoibarko Udalak 184.000 euroko dirulaguntzarekin lagundu zuen 2022an Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Elkartea

  • Helburua izan da euskara eta adingabeen aisialdirako hezkuntza-programa sustatzeko jarduerak finantzatzea eta administrazioaren eta tokiko elkarteen ekimenen arteko lankidetza indartzea.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Elkarteak 184.000 euroko dirulaguntza jaso zuen 2022an Elgoibarko Udaletik, 2021ean baino 24.000 euro gehiago.

Hitzarmena martxoaren hasieran sinatu zen. Helburua euskara eta adin txikikoen aisialdirako hezkuntza programa sustatzeko jarduerak finantzatzea izan da, eta baita administrazioaren eta herriko elkarteen arteko lankidetza indartzea ere, kasu honetan Elgoibarko Izarrak herrian egiten duen lana babestuz.

Aurreko urteetan bezala, Elgoibarko Izarrarentzako dirulaguntza bi udal sailen bidez eman da: Euskara Sailak 110.000 euro jarri ditu, eta gainerako 74.000 euroak Haur, Nerabe eta Gazteria Sailak.