Elgoibarko Gaztelekuak antolatutako neguko eskaintzan izena emateko epea zabalik dago abenduaren 6a bitarte

  • Ekintzetan izena emateko fitxa whatsapp (628 170 330) edo email bidez (gaztelekua@elgoibar.org) eskatu daiteke edo Gaztelekuko lokalean hartu eta entregatu. 

Elgoibarko Udal Gaztelekuak neguko eskaintza osatu du herriko gazteentzat abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra. 

Izen ematea jada zabalik dago abenduaren 6a bitarte: ekintzetan izena emateko fitxa whatsapp (628 170 330) edo email bidez (gaztelekua@elgoibar.org) eskatu daiteke edo Gaztelekuko lokalean hartu eta entregatu. Ordainketa eskuz egin beharko da Gaztelekuko lokalean ekintzako fitxa entregatzearekin batera. 

Honakoa da eskaintza: 

  • Abenduak 20: lokala zabalik 17:00etatik 20:00etara. 
  • Abenduak 21: Talo tailerra. 
  • Abenduak 22: Bingoa (17:00-20:00). 
  • Abenduak 23: Sexu heziketa tailerra 2011n jaiotako gazteekin. 
  • Abenduak 26: Gaztefutbola. 
  • Abenduak 27: Saltin irekia. 
  • Abenduak 28: Lasergunea 2011n jaiotako haurrekin.
  • Abenduak 29: Manga marrazketa tailer irekia. 
  • Abenduak 30: Truke jolasa herrian zehar, irekia. 
  • Urtarrilak 2: lokala zabalik 17:00etatik 20:00etara. 
  • Urtarrilak 3 eta 4: egonaldia + ihes gela 2010eko gazteekin. 
  • Urtarrilak 5: Gabonetako gaileta tailerra. 
  • Urtarrilak 7: Juan Muguerza krosa. 

Informazio gehiago eskura daiteke Elgoibarko Gaztelekuan, 943 743 228 telefono zenbakian, 628 170 330 telefonoan whatsapp bidez, gaztelekua@elgoibar.org helbide elektronikora idatzita edo instagramen bitartez (@elgoibarkogaztelekua) burutu daiteke.