Elgoibarko 150 gaztek eta Udalak 500 zuhaitz autoktono landatu dituzte Idotorben

  • Jarduera hau, Zuhaitzaren Asteko ospakizunen barruan kookatzen da, martxoaren 21eko Zuhaitzaren Egunarekin bat eginez.
  • Proiektu hau bat dator udalerriaren hezkuntza-helburuekin, hau da, gazteen artean ingurumenarekiko kontzientzia eta ingurunearekiko errespetua sustatzea.

Elgoibarko Udalak Herri Eskola eta Ikastola tokiko hezkuntza-erakundeekin batera egindako ekintza batean, zuhaitzak landatzeko jardunaldi batean parte hartu du Idotorbe inguruan. Jarduera hau, Zuhaitzaren Asteko ospakizunen barruan kookatzen da, martxoaren 21eko Zuhaitzaren Egunarekin bat eginez. Guztira 500 zuhaitz autoktono landatu dira, bi eskoletako 150 ikaslek zuzenean parte hartuz (76 Herri Eskolakoak eta 74 Ikastolakoak).

Ekimena , baserritar batek horretarako emandako Idotorbeko bidearen bigarren kilometroan (San Pedro) kokatutako lursail batean egin zen. Bertan, ikasleek 80 zuhaitz landatu zituzten. Ekarpen horrekin batera, Udalak 420 ale gehiago landatu zituen, eta, horrela, 500 zuhaitz landatzeko helburua lortu zuen. Horien artean, espezie autoktonoak daude, hala nola pagoak, haritzak, urkiak eta zumarrak.

Proiektu hau Elgoibarko natura-ondarea zaintzeko eta aberasteko ahalegina izateaz gain, udalerriaren hezkuntza-helburuekin bat dator, hau da, ingurumen-kontzientzia eta gazteenen artean ingurunearekiko errespetua sustatzea.