Elgoibar, “Women Itzulia 2024”rako prestaketa lanetan: aldaketak izango dira trafikoan 

  • Aparkalekuak doitzeak, trafiko mozteak eta zerbitzu publikoak aldatzeak txirrindularitza-ekitaldiaren segurtasuna eta garapen egokia bermatzea dute helburu. 

Elgoibarko Udalak maiatzaren 10ean Women 2024 Itzulia etortzearen ondorioz ezarriko diren trafiko, aparkaleku eta zerbitzuetan egingo diren aldaketa zehatzen berri eman die herritarrei. Doikuntza horiek beharrezkoak dira ekitaldiaren logistika errazteko eta parte-hartzaile eta ikusle guztien segurtasuna bermatzeko. 

 

APARKALEKUAK ETA TRAFIKO MOZKETAK:

Hustu beharreko aparkalekuak

Ondorengo aparkalekuetako ibilgailuak erretiratu behar dira:

  • Bernardo Ezenarro kalea 2024/05/09 – 16:00etarako.
  • Pedro Migel Urruzuno kalea 2024/05/09 – 16:00etarako.
  • Aita Agirre plaza 2024/05/09 – 16:00etarako.

(Merkadilloaren gunea 06:00etarako)

  • Kalebarren plaza 2024/05/09 – 16:00etarako.
  • Basarte kalea (seinalizatutakoak soilik) 2024/05/09 – 16:00etarako.
  • Trenbide kalea 2024/05/10 – 06:00etarako.
  • Santa Ana 46 ondoko aparkalekua 2024/05/10 – 06:00etarako.
  • Zizilion kalea 2024/05/10 – 06:00etarako.
  • Zizilon Kaleko TAO gunea 2024/05/10 – 06:00etarako.

Trafikoarentzat itxita egongo diren kaleak:

2024/05/10 – 07:00etatik lasterketa bukatu eta desmuntaia bukatu arte:

  • Pedro Migel Urruzuno kalea.
  • Aita Agirre plaza.
  • Kalebarren plaza.
  • Errosario kalea.
  • San Bartolome kalea.
  • San Frantzisko kalea.
  • Bernardo Ezenarro kalea (1etik 13rako garajeetakoek 13:00ak arte atera ahal izango dituzte kotxeak).

 

2024/05/10 – 11:00etatik aurrera (ohiko ordutegian):

  • Santa Ana kalea.

 

2024/05/10 – 12:30etan trafikoa guztiz itxiko da

  • Trenbide kalea. 12:30etan kalerako sarrerak itxiko dira (San Roke eta Santa Ana kaleko biribilguneetan).

 

2024/05/10 – Lasterketa helmugara iristen denean (aurreikuspenaren arabera 13:30ak inguruan) ondorengo kaleak ere itxiko dira (lasterketako ibilgailuak erretiratu bitartean):

  • N634tik Ermuranbide kaleko biribilgunerako tartea.
  • Trenbide kalea (ondorengo kaleetan izango du eragina: Antonio Arrillaga, San Ignazio, Santa Ana eta Ubitarte plaza).

 

ELBARRITUENTZAKO GUNEAK:

Lasterketarentzako gordetako guneetan (Aita Agirre plazan, Bernardo Ezenarro kalean, Trenbide kalean eta Deba kalean) kentzen diren elbarrituentzako aparkalekuak ondorengo guneetan erreserbatuko dira: Ubitarte plazan 4 aparkaleku eta Uparitzaga kalean 3 aparkaleku.

 

UDALBUSA:

  • 2024/05/09 16:00etatik 2024/05/10 17:00etara Udalbusa ez da Aita Agirrera sartuko.
  • Udalbusaren zerbitzua eten egingo da 2024/05/10ean 11:00 – 16:00etara.

 

TAXI GELTOKIA:

Taxi Geltokia Uparitzaga 6 parera leku aldatuko da.

 

EDUKIONTZIAK:

Pedro Migel Urruzuno Kalea:

2024/05/9ko gauean ondorengo edukiontziak erretiratuko dituzte 2024/05/10eko gauera arte.

  • Biohondakinak jasotzeko zabor – edukiontzia.
  • Beira jasotzeko zabor – edukiontzia.
  • Etxeko olioa jasotzeko zabor – edukiontzia.
  • Arropa jasotzeko edukiontzia.

 

Bernardo Ezenarro Kalea: 

Bernardo Ezenarro 2- 4 parean dauden edukiontziak , Osasun zentroaren parera lekualdatuko dira 2024/05/9ko gauetik 2024/05/10eko gauera.