Elgoibar Lagunkoiak gizarte harremanak sendotzeko eta nahi ez den bakardadea prebenitzeko kanpaina abiatu du

  • Elgoibar Lagunkoia Elgoibarko hainbat tokiko agentek (Elgoibarko Jubilatuen Biltokia, Nagusilan, Duintasuna) eta adin eta profil desberdineko norbanakoek osatzen dute, Elgoibarko Udalarekin batera.
  • 2026.urtean zehar nahi gabeko bakardadearen gaian egin dute lanketa, ikusmiran adineko pertsonak ipinita. Horrela, ekimenak aisialdiko eta heziketa talde-jarduerak sustatu nahi ditu, nahi ez den bakardadea ikusarazi eta adiskidetasun-loturak sortu herritar guztiengan, arreta berezia jarriz adinekoengan eta isolatzeko arriskuan dauden pertsonengan.

Nahi gabeko “Bakardadearen Estatuko Behatokia”ren datuen arabera, Espainian, biztanleriaren % 20 inguruk nahi gabeko bakardadea pairatzen du gaur egun, eta ia erdiek bizi izan dute noizbait. Euskadin, zifra % 14,5era iristen da, eta 75 urtetik gorakoen artean, % 20 inguru dago egoera horretan.

Elgoibar Lagunkoiak nabarmendu duenez, nahi gabeko bakardadea bizitzako egoerei lotuta egon ohi da, hala nola familia- edo lan-galerei, ingurune-aldaketei, osasun-arazoei edo sozializatzeko aukera faltari. Gainera, tabua izateak zaildu egiten du pertsona askok aitortza egitea edo laguntza bilatzea.  

“Kontua ez da bakarrik bakardadeari aurre egitea, baizik eta pertsonen arteko loturak egin eta ongizate kolektiboa indartzea”, adierazi dute Lagunkoiatik. 

Horregatik, Elgoibar Lagunkoiak kanpaina pilotua programatu du.

“ELKARREKIN BIDEAN, HARREMANAK SORTUZ”.

  • “Loturek garrantzia dutenean. Gogoeta partekatua”
    • Zineforuma “El inconveniente” Olaia Aranak gidatuta.

2026/09/22 18:00etan Aita Agirre Kulturguneko Areto Nagusian.

  • “Bakardadea eta bizitza partekatuaren zentzua”. 

Hitzaldi-solasaldia Olaia Aranarekin.

2026/09/24 18:00etan Aita Agirre Kulturguneko Areto Nagusian.

  • “Elkarrekin bidean, harremanak sortuz”.  
  • Paseotxo bat egingo dugu herrian eta kafe bat hartuko dugu lasai-lasai.Euririk egingo balu, kafea soilik egingo da.

2026/10/08 10:00etan Elgoibarko Jubilatuen Biltokian.

Paseo partekatuaren helburua hitz egiteko, elkar ezagutzeko eta giro hurbilean harremanak sortzeko espazio erraz bat eskaintzea da. Topaketa informalak errazteko eta isolamendu-egoerak murrizteko pentsatutako jarduera da, bereziki adinekoen artean.

Elgoibar Lagunkoiak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu jarduera horietan parte hartzera.