Debegesak antolatzen duen We Make Debabarrena! STEAM Erronkako sari banaketa ospatu da Elgoibarren

Debegesak antolatzen duen ekimen honetan 27 esperimentu jaso dira eta esperimentuen balorazioak eta ikustaldiak kontuan hartu ondoren irabazleak izan dira:  

 

Aurten ere, arrakasta itzela izan du STEAM ekitaldiak eskualde-maila osoan eta pasa den ostiralean, ekainak 2, egin zen ekimenaren sari banaketa Elgoibarko Aita Agirre Kulturgunean. Bertan izan ziren sariak ematen Ane Beitia, Elgoibarko Alkatea, Ibon Serrano IDEKO enpresako ordezkaria eta erronkako epaimahai kidea eta Aintzane Azumendi eta Jose Gutierrez IMH Campuseko ordezkaritzan erronkako epaimahaikideak beraiek ere. Ekitaldia Niala Magoak gidatu zuen eta sariak banatzen ziren bitartean zientzia eta teknologiarekin lotutako magia trukoak egin zituen.

Debegesak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten ikasleei, prozesuan zehar erakutsitako gogo eta kemenagatik eta epaimahaikideei beren lanagatik eta STEAM arloak balioan ipintzen laguntzeagatik.

Debabarrena We Make! STEAM Erronka 

Eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar Zientziaren eta Teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Erronka honen helburua da ikasle eta zentroek STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntza balioan jartzea

Aurten ere, bi irizpide erabili dira irabazlea aukeratzeko, eta horietako bakoitzak % 50eko pisua izan du sariaren azken puntuazioan. Alde batetik, bideoen ikustaldiak kontabilizatu dira eta bestetik, epaimahai batek hautatu ditu kategoria bakoitzean irabazleak irizpide konkretu batzuk kontuan hartuta. 

Guztira 27 esperimentu aurkeztu dira, iaz baino bederatzi gehiago eta eskualdeko 11 ikastetxeetan egin direnak: Debako LUZARO HLHI, Mutriku BHI, Elgoibar BHI, Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibar Ikastola, Ermuko Anaitasuna Ikastola, Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola, Amaña LH, Arrateko Andra Mari, Samila Mutriku, eta Eibarko La Salle Azitain eskola. Bideo guztiak Debegesako Youtubeko kanalan