Carolina Rueda ipuin kontalaria Liburutegian

Martxoaren 11n, astelehenean eta arratsaldeko 7etan, Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak Carolina Rueda kontalaria protagonista duen helduentzako ipuin kontaketa saio batera gonbidatzen zaitu. Ekitaldi hau Intujai taldeak urtero antolatzen duen Ahoz aho, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren parte da.

Carolina Rueda kolonbiarra da jatorriz eta kontalari bezala ibilbide luzea du. Mundu osoko entzuleak liluratu ditu bere kontakizun magikoekin. Bere narrazio xarmangarriak eta entzuleak alegiazko munduetara eramateko duen trebetasunak ahozkotadunaren benetako maisu bihurtzen dute.

Ekitaldi honetan parte hartu nahi baduzu, eman izena liburutegian edo 943743525, 688710138 telefonoetan.