Asteburu honetan, uztailak 28 eta 29, Azkue-San Roke auzoko jaiak

  • Larunbatean hilabete bukaerako nekazaritza eta abeltzaintza azoka ospatuko da. 

Asteburu honetan Azkue-San Rokeko jaiak ospatuko dira. Honakoa da egitaraua: 

 

UZTAILAK 28, OSTIRALA 

17:00 Kanpaiak eta suziriak. 

18:00 Umeen jolasak.

Ondoren, poniak eta zezentxoak.

21:00 Afaria. 

Ondoren, DJ ARNO. 

 

UZTAILAK 29, LARUNBATA 

10:30 Kanpaiak eta suziriak.

11:00 Salda eta txorizoa egongo da.

Ondoren, toka txapelketa, txapel jaurtiketa.

14:30 Bazkaria Baltzola Anaiak trikitilariek girotua. 

17:30 Txokolatada.

18:00 Poniak eta zezentxoak.

21:00 Afaria.

00:00 Bolo txapelketa

Ondoren, erromeria Baltzola Anaiekin. 

 

Herrigunera itzuliz, larunbatean, uztailak 29, hilabete bukaerako nekazaritza eta abeltzaintza azoka ospatuko da. Hori horrela, 9:00etatik hasita eguerdiko 14:00etara baserriko produktuen salmenta egongo da Kalebarren plazan eta eguerditik arratsaldera bitartean ganadu erakusketa egongo da ere.