Arriaga kalean eguzki-farolak instalatuko dira piloto eran

  • Arriaga kaleko aparkalekuan eta autobus-geltokian eguzki-farolak instalatuko dira, herritarren segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko, argiztapen eraginkor eta jasangarriarekin.

 

Elgoibarko Udalak iragarri du Arriaga kaleko aparkalekua eta autobus-geltokia argiztatzeko eguzki-farolen instalazioaren piloto proiektua martxan jarriko duela. Ekimen honen helburua inguru honetan dabiltzan herritarren segurtasuna eta erosotasuna hobetzea da, batez ere Arriagako enpresetara doazenena.

Proiektua 4 eguzki-farola autosufiziente instalatzea izango da. Farola horiek estrategikoki kokatuko dira, argiztapenik eta hornidura elektrikorik ez duen eremu batean argiztapen eraginkorra eskaintzeko.

Argiztapen seguru eta eraginkorra emateaz gain, proiektuak jasangarritasun-estandarrak beteko ditu, eguzki-energia erabiliz. Gainera, erabilitako tektonogiak energia-kontsumoa eta karbono-isuriak murrizten lagunduko du.

Eguzki-farolaren ezarpenarekin lortzea aurreikusten den hobekuntzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: energia erabat jasangarriko argiztapena eta autobus-zerbitzugune eta aparkaleku publiko baten zero kontsumoa. Era berean, kanpoko argiteriaren kontserbatzeko beharrezkoak diren kostuak eta baliabideak zeharo murriztuko dira.

Elgoibarko Udalak herritarren ongizatearekin eta segurtasunarekin duen konpromisoa berresten du, baita udalerrian garapen iraunkorra eta bizi-kalitatearen etengabeko hobekuntza sustatzen duten proiektuen inplementazioarekin ere.