Antzerkiz, musikaz, bakarrizketaz eta magiaz betetako seihilekoa Herriko Antzokian eta Aita Agirren

  • Sarrerek 3 euroko prezio berezia izango dute nerabeentzat larunbatetako saioan (19:00etan), umeentzat igandeetako saioan (16:30ean) eta Gazte Txartelarekin saio guztietan.
  • 3 bonu aukeran: ikuskizun eszenikoetarako bonua  (3. saioa doan), zinema bonoa (5. saioa doan) eta ikuskizun eszenikoetarako bonua adingabeen laguntzaileentzat (5. saioa doan).
  • Programazioa (pdf)

Elgoibarko Udalak urteko lehen seihilekorako kultur programazioa ezagutzera eman du, Herriko Antzokian eta Aita Agirre kulturgunean hainbat ekitaldi eta jarduera barne hartzen dituena. Programa hau elgoibartarrei kultur esperientzia sorta zabala eskaintzeko diseinatuta dago, antzerki eta musikatik hasi eta dantza eta zinemaraino:

  • Otsailaren 16an, 19:00etan Txalo produkzioaren eskutik “ALMAZENEAN”, Herriko Antzokian. Istorio honek, erretreta hartzeko dagoen arduradunak (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga, elgoibartarra), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. 
  • Otsailaren 18an, 12:30ean Aita Agirre kulturgunean, “TUM TUM PLATZ” bakarrizketa Txalo produkzioaren eskutik. Jon Plazaolak taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere “Stand up” formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Bakarrizketa hau doan izango da.
  • Otsailaren 23an, 17:00etan Go!Azen 10.0 kontzertua Herriko Antzokian Pausoka produkzioaren eskutik. Goazen telesailak 10 urte beteko ditu aurten, eta hori gutxi balitz, 100 atal. Maitasun istorioak, gezurrak, abenturak eta musika ikusiko dugu. Musika eta dantza ere protagonista izango dira aurten.
  • Martxoaren 10ean, 11:00etan Herriko Antzokian, I.Bereziartua musika-eskolak antolatutako XXIII. Aurresku txapelketa. Sarrera doakoa izango da.
  • Martxoaern 15ean, 19:00etan “PASSPORT”  Herriko Antzokian Yllana antzerkiaren eskutik. Passport es un homenaje a la vida de los artistas que cruzan fronteras con el propósito final de compartir la risa por todo el planeta. Antzerkia keinu bidezkoa izango da.
  • Martxoaren 17an, 12:30ean “ZTANDAP” bakarrizketa Aita Agirre kullturgunean. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umorez arituko dira  betaurreko moreak jantzita. Sarrera doan izango da.
  • Egun berean, 16:30ean “IPURBELTZ” Herriko Antzokian Ameztu antzerkiaren eskutik. Istorio honek bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten dugula dena eta gure kolorea egokiena eta gainerakoak oker daudela uste dugula islatzen du. Adin guztientzako aniztasun istorio bat da.
  • Apirilaren 12an, 17:00etan “EZ GARA JAITSIKO” Herriko Antzokian Katxiporretaren eskutik. Pirritx , Porrotx eta Marimotots bueltan dira abentura berriekin, zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira.
  • Apirilaren 19an, 19:00etan “SÓLO HASTA MAÑANA” Herriko Antzokian, Erre produkzioaren eskutik. Es una obra de teatro sobre las relaciones abiertas y las nuevas maneras de entender la sexualidad. Este espectáculo será en castellano.
  • Apirilaren 27 eta 28an zehar “MIRARIAK” magia taldeak ikuskizun desberdinak eskainiko ditu, Sergio eta Alain Zulaika (elgoibartarra), Imanol Ituiño eta beste zenbait magoren eskutik. Ikuskizunak herriko toki desberdinetan izango dira: Aita Agirre kulturgunean, Maalako parkean eta Herriko Antzokian.
  • Maiatzaren 17an, 19:00etan “AMORANTE” kontzertua Herriko Antzokian. Iban Urizar (elgoibartarra) musikariaren proiektua da Amorante. Urruneko oihartzunek dakarte bere musikaren jatorria. Baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan. 
  • Maiatzaren 31an , 20:30ean, Herriko Antzokian, Taupada antzeztaldeak aurkeztuko du “ILARGIA ETA DESIOAREN ARTEAN”. Ikuskizun narratibo bisual honek, pertsonaia ezberdinen sentimendutik, zer den maitasuna eta nolakoak diren bere bide bitxiak, hunkitu, harritu eta liluratuko zaitu.
  • Ekainaren 29an, 12:00etan “GOMI ETA NOLA, EZKONTZA ZIBILA” Taupada Antzeztaldearen eskutik Kalegoen plazan. Ondoren 13:00etan ospakizun herrikoia Kultur Kafean. Sarrera doan izango da.
  • Horrez gain, otsailaren 25ean, Martxoaren 24an, Apirilaren 21ean eta Maiatzaren 19an, 12:30ean Herriko Antzokian udal musika bandaren kontzertua doan. 

 

Bonuak eta sarrerak

Sarrerek 3 euroko prezio berezia izango dute nerabeentzat larunbatetako saioan (19:00etan), umeentzat igandeetako saioan (16:30ean) eta Gazte Txartelarekin saio guztietan.

3 bonu aukeran: ikuskizun eszenikoetarako bonua (3. saioa doan), zinema bonua (5. saioa doan) eta ikuskizun eszenikoetarako bonua (5. saioa doan).

Programazioa (pdf)