Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Ikastaroak

Pilates

Entrenamendu fisiko zein mentala garatzen dituen metodologia da pilates-a. Barne giharren garapenaren bitartez, gorputzari oreka eta egonkortasuna, eta bizkar hezurrari tinkotasuna ematean zentratzen da.

Hainbat onura eta helburu ditu, besteak beste:
Gihar oreka mantentzea, gorputzaren malgutasuna, indarra eta kontrola handitzea, gorputz eta buruaren harmonia garatzea, arnasketa gaitasuna hobetzea...

Ezaugarriak:
● Intentsitatea: ERTAINA
● Kalori-kontsumoa: ERTAINA

Esfortzu-maila:
● Kardiobaskularra: BAXUA
● Indarra: ERTAINA
● Koordinazioa: ERTAINA
● Malgutasuna: ERTAINA

Krosfit

Posta desberdinez osatutako zirkuitu bat jarraitzean datza. Posta bakoitzean erresistentzia eta indarreko jarduera desberdinak lantzen dira

Askotariko onurak ditu, besteak beste: sistema kardiobaskularra eta indarra hobetzea, koordinazio intra eta intermuskularraren hobekuntza bilatzea, tonu eta tamaina muskularraren handitzea...

Spinning

Pinoi finko eta inertziako gurpildun txirringa estatiko baten gainean garatzen den jarduera da. “Ibilbide" ezberdinak egiten dira eta musikak partaideen erritmoen aldaketak egiten laguntzen du.

Ezaugarriak:
Intentsitatea: ALTUA
Kalori-kontsumoa: ALTUA
Koreografia: EZ
Esfortzu-maila
Kardiobaskularra: ERTAINA - ALTUA
Indarra: ERTAINA
Koordinazioa: BAXUA

Zumba

Musikaren erritmoari jarraituz egiten da, indarra eta erresistentzia modu bizian lantzeko.

Monitoreak koreografia erraz bat planteatzen du eta klaseak jarraitzend dio. Mugimenduak gorputz-pisua duen HIIT motako entrenamendu batekoen antzekoak dira. Klase bakoitzean, kaloriak erreko dituzu besoak, hankak, abdominalak eta ipurmasailak tonifikatzen dituzun bitartean. Jarduera fisikoa egiteko modu dibertigarria da, mugimendu errepertorioa handitzen den bitartean.

Body Hiit

Entrenamendu konpleto eta eraginkorra egiteko teknikarik onenetako bat da; izan ere, ariketa aerobikoak eta anaerobikoak konbinatzen ditu, erresistentzia, abiadura eta indarra areagotzeko.

Laburbilduz, intentsitate handiko tarteen entrenamendua da, eta gorputzeko hainbat atal lantzen dira, ariketen arteko atsedenaldi laburrekin.

Dantza Urbanoa

Dantza urbanoko klaseak adin eta maila guztietako pertsonentzat diseinatuta daude, giro dinamiko eta dibertigarrian dantza urbanoko estilo desberdinez ikasi eta gozatu nahi dutenentzat. Saioetan, koreografiak, teknika eta gorputz adierazpena uztartzen dira egungo musikaren erritmora.

Onurak:

  • Koordinazioa, bizkortasuna eta erresistentzia fisikoa hobetzen ditu.
  • Sormena eta adierazpen pertsonala garatzen ditu.
  • Talde-lana eta sozializazioa sustatzen ditu.
  • Estresa gutxitu eta norbere buruarenganako konfiantza hobetzen du.

K-stretch

K-Stretch Postural Metodoa gorputzaren berreziketa eta oreka posturala lantzeko metodo bat da, muskulu- eta faszia-kateen malgutasuna eta oreka berreskuratzean oinarritua.
Metodo hau iraultzailea den hamaka postural batean gauzatzen da, gorputzaren postura hobetzeko eta muskulu-tentsioak orekatzen laguntzeko diseinatua. Gorputzaren fisiologia eta biomekanika errespetatuz sortu da, eta postura eta malgutasuna hobetzen laguntzen du. Horrez gain, jatorri mekanikoko mina prebenitzen, hobetzen eta/edo zuzentzen lagun dezake, muskulu- eta faszia-kateen luzapenaren bidez (miofaszialak).
Onurak:
  • Muskulu-tonua orekatu eta tentsioak normalizatzen ditu
  • Gorputzaren postura hobetzen eta zuzentzen laguntzen du
  • Malgutasuna hobetzen du
  • Zirkulazioa hobetzen du
  • Egoera fisiko orokorra hobetzen du
  • Kirol-errendimendua eta errekuperazioa sustatzen ditu
  • Jatorri mekanikoko minak prebenitzen, hobetzen eta zuzentzen laguntzen du (bizkarra, lepoa, sorbaldak, aldaka, besoak, hankak…)

Eskalada

Eskalada, norberaren indar fisikoaz baliatuz hormetan gora aurrera-egitean datza.

Haurren saioetan, jolas eta erronken bidez eskalatzeko beharrezkoak diren oinarriak ikastea bilatzen da; parte-hartzea, talde-kohesioa, osasun orokorra... sustatuko dituzten dinamiken bidez.

Helduen kasuan berriz, bilatzen da: segurtasun, korapiloez eta autoaseguratuen erabileraz ezaugutzak irabastea, ardatz bertikalean eskalatzeko gaitasun fisikoak garatzea, mugimenduen errepertorioa handitzea.

Laburbilduz, eskalatzaile gisa autonomia handiagoa lortzea.

Aerobik-a

Musika eta ariketa kardiobaskula bateratzen dituen praktika da Aerobika. Modalitate honek gorputz osoa mugiarazten du; malgutasuna, koordinazioa, orientazioa eta erritmoa hobetzen den bitartean.

Laburbilduz, musika modu aerobikoan dantzatzean datza, hau da, intentsitate baxukoa edo ertainekoan.

Argitzea, edozein publiko motarentzat egokiak diren maila ezberdinetako koreografiak erabiltzen direla.

Elgoibar Sasoian

Adinekoentzako ariketa fisikoaren klaseak mugikortasuna, indarra, oreka eta osasun kardiobaskularra hobetzeko diseinatuta daude. Saio hauek modu seguruan eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen dira, ongizate fisikoa eta mentala sustatuz.

Ariketa Fisikoaren Onurak Adinekoentzat

  • Mugikortasuna eta oreka hobetzen ditu, erorketak saihesteko.

  •  Indarra eta erresistentzia handitzen ditu, eguneroko jardueretan lagunduz.

  • Zirkulazioa eta bihotzaren osasuna sustatzen ditu.

  • Estresa murrizten du eta aldartea hobetzen du.

  • Gizarteratzea eta ongizate mentala indartzen ditu.

Klaseak edozein egoera fisikotara egokitu daitezke eta ariketa segurua eta atsegina izatea dute helburu. Mugimendua da bizitza osasuntsu eta zoriontsu baterako gakoa!

Entrenamendu pertsonalizatua

Entrenamendu pertsonalak, pertsona bakoitzaren helburuetara, beharretara eta egoera fisikora egokitutako ariketa-planak eskaintzeko diseinatuta daude. Entrenatzaile batek gainbegiratuta, emaitzak optimizatzen dira eta lesioak izateko arriskua gutxitzen dira. Saio hauek muskulazio gelan eskaintzen dira.