Ikastaroak

Pilates

Entrenamendu fisiko zein mentala garatzen dituen metodologia da pilates-a. Barne giharren garapenaren bitartez, gorputzari oreka eta egonkortasuna, eta bizkar hezurrari tinkotasuna ematean zentratzen da.

Hainbat onura eta helburu ditu, besteak beste:
Gihar oreka mantentzea, gorputzaren malgutasuna, indarra eta kontrola handitzea, gorputz eta buruaren harmonia garatzea, arnasketa gaitasuna hobetzea...

Ezaugarriak:
● Intentsitatea: ERTAINA
● Kalori-kontsumoa: ERTAINA

Esfortzu-maila:
● Kardiobaskularra: BAXUA
● Indarra: ERTAINA
● Koordinazioa: ERTAINA
● Malgutasuna: ERTAINA

Krosfit

Posta desberdinez osatutako zirkuitu bat jarraitzean datza. Posta bakoitzean erresistentzia eta indarreko jarduera desberdinak lantzen dira

Askotariko onurak ditu, besteak beste: sistema kardiobaskularra eta indarra hobetzea, koordinazio intra eta intermuskularraren hobekuntza bilatzea, tonu eta tamaina muskularraren handitzea...

Spinning

Pinoi finko eta inertziako gurpildun txirringa estatiko baten gainean garatzen den jarduera da. “Ibilbide" ezberdinak egiten dira eta musikak partaideen erritmoen aldaketak egiten laguntzen du.

Ezaugarriak:
Intentsitatea: ALTUA
Kalori-kontsumoa: ALTUA
Koreografia: EZ
Esfortzu-maila
Kardiobaskularra: ERTAINA - ALTUA
Indarra: ERTAINA
Koordinazioa: BAXUA

Zumba

Musikaren erritmoari jarraituz egiten da, indarra eta erresistentzia modu bizian lantzeko.

Monitoreak koreografia erraz bat planteatzen du eta klaseak jarraitzend dio. Mugimenduak gorputz-pisua duen HIIT motako entrenamendu batekoen antzekoak dira. Klase bakoitzean, kaloriak erreko dituzu besoak, hankak, abdominalak eta ipurmasailak tonifikatzen dituzun bitartean. Jarduera fisikoa egiteko modu dibertigarria da, mugimendu errepertorioa handitzen den bitartean.

Body Hiit

Entrenamendu konpleto eta eraginkorra egiteko teknikarik onenetako bat da; izan ere, ariketa aerobikoak eta anaerobikoak konbinatzen ditu, erresistentzia, abiadura eta indarra areagotzeko.

Laburbilduz, intentsitate handiko tarteen entrenamendua da, eta gorputzeko hainbat atal lantzen dira, ariketen arteko atsedenaldi laburrekin.

K-stretch

K-Stretch-a, gorputz jarrera hobetu eta tentsio muskularrak berrorekatzeko DANILO BARZIOK asmatu duen hamaka iraultzailea da.

Giza gorputzaren fisiologia eta biomekanika errespetatuz sortua. Gihar elastikotasuna eta egoera fisikoa hobetzen laguntzen du hamaka honek muskuluen kateak modu orokorrean luzatuz.

Eskalada

Eskalada, norberaren indar fisikoaz baliatuz hormetan gora aurrera-egitean datza.

Haurren saioetan, jolas eta erronken bidez eskalatzeko beharrezkoak diren oinarriak ikastea bilatzen da; parte-hartzea, talde-kohesioa, osasun orokorra... sustatuko dituzten dinamiken bidez.

Helduen kasuan berriz, bilatzen da: segurtasun, korapiloez eta autoaseguratuen erabileraz ezaugutzak irabastea, ardatz bertikalean eskalatzeko gaitasun fisikoak garatzea, mugimenduen errepertorioa handitzea.

Laburbilduz, eskalatzaile gisa autonomia handiagoa lortzea.

Aerobik-a

Musika eta ariketa kardiobaskula bateratzen dituen praktika da Aerobika. Modalitate honek gorputz osoa mugiarazten du; malgutasuna, koordinazioa, orientazioa eta erritmoa hobetzen den bitartean.

Laburbilduz, musika modu aerobikoan dantzatzean datza, hau da, intentsitate baxukoa edo ertainekoan.

Argitzea, edozein publiko motarentzat egokiak diren maila ezberdinetako koreografiak erabiltzen direla.

Kickboxing

Kickboxing klaseak entrenamendu dinamiko eta energetikoak dira, boxeo-teknikak eta ostikoak uztartzen dituztenak. Klase hauek erresistentzia, indarra, koordinazioa eta abilezia hobetzeko diseinatuta daude, eta, aldi berean, estresa askatzeko modu bikaina dira.

Onurak

  • Egoera fisikoa hobetzen du: Erresistentzia kardiobaskularra eta indarra areagotzen ditu.

  • Kaloria asko erretzen ditu: Entrenamendu gogor batek 500-800 kcal artean erretzeko aukera ematen du.

  • Autodefentsa: Erreflexuak eta defentsa-teknikak garatzen ditu.

  • Estresa murrizten du: Sakeari kolpeak ematea tentsioa askatzeko modu bikaina da.

  • Konfiantza eta diziplina handitzen ditu: Norbere burua gainditzeko eta kontrolatzeko mentalitatea indartzen du.

Kickboxing klaseak edozein mailatako pertsonentzat egokitu daitezke, hasiberrientzat zein aurreratuentzat. Entrenamendu bizia eta eraginkorra bilatzen baduzu, kickboxing-a aproposa da!

Elgoibar Sasoian

Adinekoentzako ariketa fisikoaren klaseak mugikortasuna, indarra, oreka eta osasun kardiobaskularra hobetzeko diseinatuta daude. Saio hauek modu seguruan eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen dira, ongizate fisikoa eta mentala sustatuz.

Ariketa Fisikoaren Onurak Adinekoentzat

  • Mugikortasuna eta oreka hobetzen ditu, erorketak saihesteko.

  •  Indarra eta erresistentzia handitzen ditu, eguneroko jardueretan lagunduz.

  • Zirkulazioa eta bihotzaren osasuna sustatzen ditu.

  • Estresa murrizten du eta aldartea hobetzen du.

  • Gizarteratzea eta ongizate mentala indartzen ditu.

Klaseak edozein egoera fisikotara egokitu daitezke eta ariketa segurua eta atsegina izatea dute helburu. Mugimendua da bizitza osasuntsu eta zoriontsu baterako gakoa!