18 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa onartu du Elgoibarko Udalak

  • Lanpostu horietatik gehienak, hamabi zehazki, txanda librekoak izango dira; gainerako seirak, berriz, barne sustapen bidezkoak.
  • Aurtengo Lan Eskaintza Publiko hau guztiz garatzeko hiru urteko epea izango da. Horrenbestez, hautagaitzak aurkezteko epea ez da oraindik zabaldu.

Elgoibarko Udalak 2023 ekitaldiko Lan Eskaintza Publikoa onartu du, udaleko langileen behin-behinekotasuna murrizteko eta bitarteko izaeraz beteta dauden lanpostuak egonkortzeko helburuarekin.

Abenduaren 15ean onartu zuen Maialen Gurrutxaga alkateak 2023 urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza. Bertan, legeak baimentzen dituen birjarpen tasak -ohikoa nahiz gehigarria- hartu dira kontuan proposamena osatzeko. Horrela, 18 lanpostuko eskaintza sortu da, udalarentzat eta herritarrentzat funtsezko diren zerbitzuak indartu asmoz.

Lanpostu horietatik gehienak, hamabi zehazki, txanda librekoak izango dira; gainerako seirak, berriz, barne sustapen bidezkoak. Honakoak dira eskainiko diren lanpostuak:

Postuaren izena Kopurua Taldea Betetzeko modua
Udaltzainburua 1 C1 Barne promozioa
Agente lehena/udaltzaina 3 C1 Barne promozioa
HAZ-eko administrari laguntzailea 1 C2 Barne promozioa
Administrari laguntzailea 1 C2 Txanda librea
Administraria 2 C1 Txanda librea
Informatikako teknikari laguntzailea 1 C1 Txanda librea
Partaidetza eta modernizazio teknikaria 1 A2 Txanda librea
Hirigintza eta zerbitzuetako AOT 1 A1 Txanda librea
Arkitekto teknikoa 1 A2 Txanda librea
Gizarte langilea 1 A2 Txanda librea
Berdintasun, Aniztasun eta Lankidetza teknikaria 1 A2 Txanda librea
Ofizio anitzeko ofiziala 1 C2 Barne promozioa
Lantaldeko arduraduna 1 C2 Txanda librea
Ofizio anitzeko langilea 2 LT Txanda librea

 

Aurtengo Lan Eskaintza Publiko hau guztiz garatzeko hiru urteko epea izango da. Horrenbestez, hautagaitzak aurkezteko epea ez da oraindik zabaldu. Prozesuak eskatzen dituen gainerako urratsak ematen joango da udala, eta hautaketa prozesu bakoitzaren oinarri eta izen-emateen berri emango du, zabaldu ahala.