- Ihitz Iriart Casenave, “Amaren alabak” taldeko abeslaria, Inazio Bereziartua Musika Eskolako Gaztenahia abesbatza eta Aritz Ibañez Lusarreta, “Duguna” dantza taldeko zuzendariak hartuko dute parte.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak, Inazio Bereziartua Musika Eskolak eta Haritz Euskal dantzari taldeak elkarlanean antolaturiko ekimena izango da urriaren 25ean. Kantua, dantza eta komunitatea josiko dituen saioa izango da Musika Eskolako auditorioan, 19:00etan hasita. Bi hitzaldi eta kantuak izango dira osagaiak.
Kantu bidean, Txori kantagiatik Leku Ederrera!
Hizlaria: Ihitz Iriart Casenave, “Amaren alabak” taldeko abeslaria.
Bere kantari eta kultur eragile ibilbidearen esperientziaz, Ihitz Iriartek Iparraldeko kantagintzaz berba egingo digu, bai eta hango kultur ohiturek dakarzkiten baloreetaz ere: hizkuntzaz, elkarlanaz eta komunitatearen sendotzeaz, besteak beste.
Inazio Bereziartua Musika Eskolako GAZTENAHIA abesbatzaren parte-hartzea.
Gaztenahia Abesbatza Inazio Bereziartua Musika Eskolako 11 gaztek osatzen duten ahots taldea da, eta Silvia Hernández da zuzendaria. Gazteek ahots musikaz gozatzeko lanean dihardute, eta mota askotariko kantak abesten dituzte. Oraingoan bi euskal kanta eskainiko dizkigute: Amaren alabak taldearen “Ainerak egin” eta Xabier Leteren “Xalbadorren heriotzean”.
Euskararen zinta-dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
Hizlaria: Aritz Ibañez Lusarreta, “Duguna” dantza taldeko zuzendaria.
Zinta-dantzaren printzipioa zera da: dantzari bakoitzak hari bat eusten du bere eskuan eta gainontzeko dantzariekin gurutzatuz, hariak ere elkar korapilatuz eta txirikordatuz doaz, ehundura bat sortuz. Dantzak komunitatea irudikatzen du sinbolikoki, eta irudikatzeak berak komunitatea txirikordatzen eta ehuntzen laguntzen digu, harremanak indartuz. Bi hari horiek —euskal dantza eta komunitatea— euskararenarekin korapilatuz gero, txirikorda sendoa ehundu dezakegula erakutsi digute hainbat esperientziek.
- Eguna: urriak 25, asteazkena
- Ordua: 19:00
- Tokia: Musika Eskolako auditorioan