- Iria Andradek aurkeztutako proposamenaren arabera, gosariak eta pintxoak egongo dira eta asteburuetan afariak eta hilero mota desberdinetako ekitaldiak eta/edo ikuskizunak antolatuko dira, hori guztia lantalde profesional eta esperientziadun baten laguntzarekin.
Aita Agirre eraikineko Kultur Kafeak abuztuaren erdialdetik aurrera kudeatzaile berria izango du. Izan ere, Elgoibarko Udalak dagoeneko esleitu du datozen urteetarako ustiapen-kontratua.
Esleipendun berria Iria Andrade izango da eta bi urteko prestazioa izango du, ondoren beste bi urtez luzatu ahal izango dena. Urteko kanona 3.708,00 eurokoa izango da (BEZik gabe). Esleipendun berria abuztuaren erdialdean hasiko da lanean eta irailaren 15ean irekiko du lokala jendearentzat, zerbitzurik onena eskaintzeko egokitzat jotzen dituen egokitzapen guztiak egin ondoren. Beraz, Kultur Kafea jendearentzat itxita egongo da abuztuaren 15etik irailaren 15era.
Andraderen proposamenari jarraiki, zerbitzuaren funtzionamendu normalerako behar dituen produktuak eta artikuluak erosteaz eta saltzeaz gain, bezeroei kalitatezko zerbitzuak eta produktuak eskainiko dizkie. Horretarako, besteak beste, gosari eta pintxoak eskainiko ditu egunero eta afariak asteburuetan (ostirala eta larunbata).
Tabernaren ordutegia honako hau izango da:
- Astelehenetik ostegunera: 07:00etatik 09:00etara irekiko da, eta 22:00etan itxiko da.
- Ostiral eta larunbatetan: 7:00etatik 9:00etara irekiko da, eta 1:30ean itxiko da.
- Igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 11:00etara irekitzea eta 22:00etan ixtea.
Hori guztia, ostalaritzan esperientzia duen talde profesional batek lagunduta, bezeroei zerbitzurik egokiena bermatzeko.
Eta, jakina, Kultur Kafearen filosofiari jarraipena emateko, hilean behin, gutxienez, musika-kontzertu bat eta beste mota bateko ekitaldiak/ikuskizunak/kontzertuak/kultura-jarduerak antolatuko ditu, gune hori elgoibartarrentzat topagune izan dadin eta, formatu txikiko kultur ekitaldien bidez, Elgoibarko kultura-nortasuna eta sorkuntza bultzatzen jarrai dezan.