4.000 “Bizi-Bizixa” bonu trukatu ahal izango dira apirilaren 11tik apirilaren 30era kanpainari atxikitako 46 establezimenduetan

  • Denda bakoitzean 86 bonu banatu dira. Udalak 30.000 euroko inbertsioa egin du, eta elgoibartarrek % 25eko deskontua izango dute erosketetan.

Elgoibarko Udalak, herriko merkataritza dinamizatzen eta biziberritzen jarraitzeko asmoz, Bizi-Bizixa bonuen beste kanpaina bat jarri du martxan. 2024ko lehena izango da, eta kanpaina estreinakoz abian jarri zenetik hamargarrena. Kanpaina hau Udalak tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko ezarritako ildo estrategikoaren barruan kokatzen da.

Kontsumo bonuen kanpaina honen bidez, Udalak 30.000 euro inbertitu eta 4.000 bonu komertzial banatuko ditu. Bonuak saltokietan erosi behar dira erosketa egiten den unean.

Bidenabar, kanpaina honetaz baliatuta, erosketak euskaraz egiteko deia egiten diete Udalak eta Elgoibarko Izarrak bezeroei.

Horretarako, herriko establezimenduetan euskarazko zerbitzua areagotzeko, “EUSKARAZ BARRA-BARRA” izeneko marka berriaren ikurra jarri izango dute zerbitzuak euskaraz eskaintzeko gaitasuna duten establezimenduek, Euskal Herri osoko marka bateratua.

“Euskaraz barra-barra” ikurrarekin bezero euskaldunei adierazten zaie euskaraz lasai aritzeko aukera dutela ikurra jarrita duten establezimenduetan, izan ere, marka agerian jartzen duten establezimenduetan euskaraz ulertzen duten langileak egongo direla bermatuko baita.

Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak gutxienez 5 eurokoak, eta gehienez, 60 eurokoak izan daitezke. Hona hemen kanpaina honen baitan egingo diren deskontuak:

  • 5 €-ko erosketetan Udalak 1,25 €-ko dirulaguntza emango du.
  • 10 €-ko erosketetan Udalak 2,5 €-ko dirulaguntza emango du.
  • 20 €-ko erosketetan Udalak 5 €-ko dirulaguntza emango du.
  • 30 €-ko erosketetan Udalak 7,5 €-ko dirulaguntza emango du.
  • 60 €-ko erosketetan Udalak 15 €-ko dirulaguntza emango du.

Bestalde, saltoki bakoitzean banatutako 43 bonu kolore batekoak izango dira, eta beste 43 bonuak, beste kolore batekoak. Kolore desberdin horien bidez, bonuak saltzeko ordu-tarteak bereiziko dira, goizekoa 9:00etatik  14:30etara, edo arratsaldekoa, 14:31etik 20:00etara. Ordutegia bonuetan bertan zehaztuko da.

Bonuak apirilaren 30era arte trukatu ahal izango dira kanpainari atxikitako 46 dendetan, baldin eta dendek egun horretara arte bonuak badituzte.

46 saltokik parte hartuko dute kanpainan

SALTOKIAREN IZENA HELBIDEA
BIZKOR BIZIKLETAK BERNARDO EZENARRO 17
IZA’K ILEAPAINDEGIA BERNARDO EZENARRO 2
MASUMIS BERNARDO EZENARRO 15 4A
ZAZPI INFORMATIKA BERNARDO EZENARRO 15
FARMAZABAL BERNARDO EZENARRO 2
MARA OINETAKOAK BERNARDO EZENARRO 8
SARA JANTZI DENDA ERROSARIO 14
ASTIGARRAGA GYS SPORT  ERROSARIO 18
CRISTINA GARCIA ESTETIKA ETA TERAPIA NATURALAK ERROSARIO 19
MERAKI ILEAPAINDEGIA ERROSARIO 20
N1 EN ZAPATILLAS ERROSARIO 21
FADEK ILEAPAINDEGIA ERROSARIO 31
IPINTZA ERROSARIO 7
ONGI ITURGINTZA ETA DISEINUA PEDRO MIGEL URRUZUNO 12
GARBIÑE ESTETIKA PEDRO MIGEL URRUZUNO 27
IKUS OPTIKA SAN BANTOLOME 10
GARATE JANTZI DENDA SAN BARTOLOME 13
MARIA ILEAPAINDEGIA SAN BARTOLOME 15
G&M JANTZI DENDA SAN BARTOLOME 21
AZKUE ARGAZKIA SAN BARTOLOME 26
NALAI ZAPATERIA SAN BARTOLOME 28
ARAURI LURRINDEGIA ETA ESTETIKA ZENTRUA SAN BARTOLOME 6
HAIR’S ILEAPAINDEGIA SAN BARTOLOME 6
DARAMA DENDA-TAILERRA SAN BARTOLOME 9
GOIARA 48 SAN BARTOLOME 22
TXILLARRE EKODENDA SAN BARTOLOME 29
ECENARRO SAN FRANTZISKO 10
KARKIZANO SAN FRANTZISKO 14
ATELIER OIHANA SAN FRANTZISKO 19
UZURI OPTIKA AUDIO SAN FRANTZISKO 21
KALA LORADENDA SAN FRANTZISKO 24
ARAMBURU BITXITEGIA SAN FRANTZISKO 26
PITXINTXU SAN FRANTZISKO 27
LETE SAN FRANTZISKO 36
IRIONDO KIROLAK SAN FRANTZISKO 37
LAU DEKORAZIOAK SAN FRANTZISKO 39
SURYA BELARDENDA SAN FRANTZISKO 23
ROTETA ELEKTRIZITATEA SAN FRANTZISKO 30
BARRUTIA OPTIKA SAN FRANTZISKO 3 B
LAGUNAK TEXTIL SAN ROKE KALEA 22
AGURTZANE ILEAPAINDEGIA SANTA ANA 18
IDAMA ILEAPAINDEGIA SANTA ANA
OLAIA MARTINEZ ESTETIKA ZENTROA TRENBIDE 21 
ALIRE ESTETIKA UPARITZAGA 1
BIOK DEKORAZIOA UPARITZAGA 14
KIMA BIOESTETIKA URAZANDI 9