12 enpresa berrik ireki zituzten ateak 2023an, Elgoibarren bizitasun ekonomikoa indartuz

  • Elgoibarren 12 enpresa berri hauek irekitzeak lekuaren erakargarritasuna eta negozioak garatzeko eskeintzen diren aukerak areagotzen ditu.
  • Elgoibarko Udalak enpresa berriekin lankidetza estuan lan egiteko konpromisoa hartu du euren ibilbidean beharrezko laguntza emateko.

2023an, Elgoibar 12 enpresa berriren irekieraren lekuko izan da, tokiko panorama ekonomikoan mugarri nabarmena markatuz.

Enpresa berri hauen atzean dauden ekintzaileek Elgoibar aukeratu dute euren negozioak garatzeko leku apropos gisa. Hautaketa hau tokiko ekonomiaren bultzada izateaz gain, Elgoibar berrikuntza eta enpresa garapenerako ingurune gisa sendotzen laguntzen du.

Etorkizunera begira, Elgoibarko Udalak tokiko jarduera ekonomikoak bultzatzen eta babesten jarraituko du 2024an. Elgoibarko enpresa-hazkundea indartzeko eta babesteko berariaz diseinatutako hainbat ekimen inplementatuko dira, prestakuntzetatik hasi eta programa eta laguntzetaraino.

Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak nabarmendu du, “12 enpresa berri Elgoibarrera iritsi izana gure herriaren potentzialarekiko konfiantzaren isla izateaz gain, enpresa-ekosistema sendo, berritzaile eta iraunkorra sendotzeko bidean aurrera egiten ari garen adierazle argia da. Hau hasiera besterik ez da. Sektore publikoaren, pribatuaren eta komunitate ekintzailearen arteko etengabeko lankidetzarekin, ziur nago Elgoibar inbertsio eta enpresa-garapenerako erakarpen-gune gisa indartzen jarraituko duela. Elkarrekin, etorkizun oparoa eraikitzen ari gara Elgoibarrentzat, berrikuntza, iraunkortasuna eta herritarren ongizatea ardatz hartuta”.