102 postu izango dira abenduaren 31ko Gabon Zaharreko Ferian

  • Pandemiak eragindako geldiunearen ostean, bertako produktuak, jai giroak, musikak eta erakustaldi ezberdinek herriko kaleak hartuko dituzte urteko azken egunean. 
  • Postuen kokapena (PDF)

Abenduaren 31an ohiko Gabon Zahar Eguneko Feria ospatuko da Elgoibarren. Pandemiak eragindako geldiunearen ostean, bertako produktuak, jai giroak, musikak eta erakustaldi ezberdinek herriko kaleak hartuko dituzte urteko azken egunean. 

102 postu egongo dira guztira: Kalegoen plazan 13 postu, Giza Eskubideen Parkean 11, elizaren inguruan 17 edo Aita Agirre Plazan 30, besteak beste.

Honakoa da egitaraua: 

8:30etik 14:30era:

  • Kalegoen plazan: barazki eta fruta erakusketa, lehiaketa eta salmenta. 
  • Elizpean: baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Gazta eta eztia. 
  • Aita Agirre plazan: baserriko produktuen, lanabesen eta landareen erakusketa eta salmenta. 
  • Giza Eskubideen parkean: baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. 
  • Bolatokiko parkean, Lekuederren eta Kalebarren plazan: hainbat abereren erakusketa. 
  • Pedro Migel Urruzuno kalean: burdineria eta nekazaritza-makineria. 

9:00etatik 20:00etara: Parrokiako Jaiotza, parrokiako kaperan. 

10:00etatik aurrera: “BALTZOLA ETA LAGUNAK” trikitilarien kalejira. 

10:00etatik 14:30era: Elgoibarko artisauen erakustaldia eta salmenta, Maalako parkean. Antolatzailea: ArTalde. 

11:00etatik aurrera: Elgoibar Ikastolak, “Eusko Labela” duten harakinen laguntzarekin (Armueta eta Ziarda), labeldun saiheski pintxoak eskainiko ditu, Kalebarren plazan. 

12:00etan: “Urteko Gaztaren XIV. Txapelketa. Elgoibarko Gabon Zaharretako Saria 2022”, udaletxeko areto nagusian, Kalamua Elkarteak antolatuta. Lehiaketak irauten duen bitartean, areto nagusian, Uxue Alberdi, Millan Telleria eta Meabebasterrexea bertsolarien jardunaldia. 

12:30ean: Lekueder parkean, PLAZARA DANTZARA erromeria, I. Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak antolatuta. 

13:30ean: Udaletxeko areto nagusian, fruta, barazki eta gazta lehiaketaren sari banaketa. 

19:00etan: KITTU taldeak herriko kaleak girotuko ditu. Irteera: Kalegoen plazatik.