Zinea, antzerkia eta azaroak 25eko erakusketaren irekiera, aste honetako kultur agendako protagonistak

  • Ostiralean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitako ekitaldiak hasiko dira eta Gervasio Sanchez kazetariaren `Indarkeria, emakumeak, gerrak` erakusketa zabalduko da.

Elgoibarren kultura eta aisialdi ekitaldi ugari izango dira aste honetan ere, besteak beste, Herri Antzokian zinearekin edo familia antzerkiarekin gozatzeko aukera izango da eta azaroak 25eko ekitaldiak hasiko dira. Gainera, ostiral honetatik aurrera erosketa bonuak eskuragarri izango dira Elgoibarren:

Azaroak 8, asteazkena

  • Zinea. Ongarri Zine Kluba: Los osos no existen (jatorrizko bertsioa), 21.00etan, Herri Antzokian. 
  • KZgunea. Doako ikastaroak azaroaren 20ra arte. Facebook zure smartphonean, 9:00etatik 11:00etara. Informazio gehiago: 943023640 edo www.kzgunea.eus.
  • UMEZ 2023 Udazken Mendi Emanaldi Zikloa. WESTFJORDS, Islandia ezezaguna bizizkletaz, Igone Mariezkurrena, 19:00etan, kultur etxean.

 

Azaroak 10, ostirala

  • Zinea. Sound of freedom (16 urtetik gorakoentzat), 19:00etan, Herri Antzokian.
  • Erosketa bonuak Elgoibarren ostiral honetatik (azaroak 10) aurrera. Elgoibar Bizi-Bizixa bonuen bidez, %25eko hobaria emango da 5 eta 60 euro arteko erosketetan. Denda berean erosketa bakarra pertsonako.
  • Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitako ekitaldiak:
  • Gervasio Sanchez kazetariaren Indarkeriak, emakumeak, gerrak erakusketaren irekiera, Euskal Fondoaren eskutik. Azaroaren 26ra arte egongo da ikusgai 18:30etik 20:30era, kultur etxeko erakusketa gelan. 
  • 7. arteari buruzko kafe tertulia, 18:30ean, Lilan. 

Azaroak 11, larunbata

  • Zinea. Sound of freedom 19:00etan, eta 22:15ean, Herri Antzokian. 
  • Magosto jaia, 11:30ean, Maalako parkean. Antolatzailea: Galiza Etxea. 
  • Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitako ekitaldiak: 
  • Inesa Gaxen eta euskarazko haur-literatura. Liburuaren aurkezpena eta ipuin kontaketa laburra umeentzat. Olaia Irigoien, Uxue Alberdi eta Sara Arriola. 12:00etan, Lilan (euskaraz).

Azaroak 12, igandea

  • Zinea. Sound of freedom 19:00etan, Herri Antzokian. 
  • Kontzertua. Pollo Rosa Emakume Abeslariak, 12:30ean, Aita Agirre kulturgunean. Doan. 
  • Familia antzerkia. Anbotoko Mari, 16:30ean, Herri Antzokian, 6 urtetik aurrerako haurrei eskainia, Logela Multimediaren eskutik. Sarreren salmenta: https://herrikoantzokia.eus, larunbatero leihatilan 18:15etik 20:45era, eta egunean bertan, leihatilan. 

Elgoibarko Udalak interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi hauetan parte hartzera eta herrian kulturaz, tradizioz eta dibertimenduz betetako asteaz gozatzera.