Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Auzoak

Idotorbe (San Pedro)

Idotorbe (San Pedro)

Ezagunen artean ezagunena. Idotorbe (San Pedro) auzora elgoibartarrak ezezik inguruko herrietako jende asko eta asko hurreratzen da egun pasa. Izan ere, 33 baserri dituen auzo honek paraje izugarri ederra du. Pilotalekua, ermita, jatetxea, bolatokia, umeentzako jolastokia, aparkalekua, mahaiak eta eserlekuak eta mendi irteerak aukeran: Moru, Kalamua, Iruiturri, Arrate...

Idotorbe (San Pedro) auzotik Arrateko Amaren ermita ere ikus daiteke. Sanpedrotarrek ekainaren 30ean ospatzen dituzte jai nagusiak eta, horrez gain, abuztuko bigarren igandean Santumotz eguna izaten dute, urte askotan galduta egon eta 1996an berreskuratu zen ohitura.

Aiastia (San Migel)

Aiastia (San Migel)

Gaur egun 49 baserri daude Aiastia (San Migel) auzoan. Elgoibarko iparraldean dago auzoa, Markinarako bidean.  Oso auzo ezaguna da. Izan ere, bertako baserritarrek betidanik izan dute sanmigeldarren izaera oso errotua.

Oraindik ere, auzoko jaiez gain, sanmigeldarraren eguna ere ospatzen dute. Biak dira ekintzaz beteak, eta inguruetatik jende ugari erakartzen dutenak.

Aiastia (San Migel) auzoak badu bere ermita, baita frontoia ere, Murkaikupe, izen bereko mendiaren azpian kokatua. Frontoia 1989an auzolanean eraiki zen, eta 1993an estali egin zuten. Han egiten dituzte gaur egun ekintza gehienak.

Ermitaz gain, "Santutxoa" izenaz ezagutzen dena ere aurki dezakegu bidearen ezkerreko aldean. Aldare txiki moduko bat da eta

barruan San Migelen irudia dago. Errepidetik pasatzen diren ibiltariek bertara limosnatxoa botatzeko jarri dute.

Garai batean oso ezaguna izan zen Aiastia (San Migel) auzoaren gainean dagoen benta. Batera eta bestera ibiltzen ziren bidaiariek bertan egiten zuten geldiunea, gurdiak bultzatzen zituzten zaldiek ura edan eta atsedena hartu, gidariek zerbait jan edo gaua pasatzeko asmoz. Bentan logelak, taberna, denda eta bizarra eta ilea moztu edo konpontzeko "barberia" zeuden.

Azkue (San Roke)

Azkue (San Roke)

Bertan kokatzen da gaur egungo futbol zelaia, herriko kirol instalakuntzarik osoena: Mintxeta. Guztira, 26 baserri ditu Azkue ( San Roke ) auzoak. Aldapa gora geratzen den auzoa izanik ere, pasiara polita dago bertaraino. Goian ermita, elkartea eta bolatokia daude, lasai egon, eguzkia hartu edo edozertarako. Azkue (San Roke) auzotik gora abiatuta Karakate mendira igo daiteke.

Altzola

Altzola

Gaur egun, auzo txikia da, baina garai batean inguruko topagunea izan zen eta hamar hotel eta ostatu izan zituen: Larrañaga, Boulevard, Alzola, Zelaia, Albizkua, Ituarte, Sebastiana, Leocadia, Juliana eta Dolores. Jende dotore eta diruduna joaten zen Altzolako Bainuetxera. Gaur egun, bainuetxe bezala funtzionatzen ez duen arren, oraindik ere bertako ura komertzializatu egiten da. Ur hori inguruetako onenetarikoa da.

Altzolako Torrekua eta Olaetxea dorretxeak ere Altzolan daude. Olaetxea dorretxeak bidearen ondoan ermita, burdinola eta errota izan zituen. Zelaia hotela izandakoa ere Altzolan dago.

Albizkua etxea: XVII. mendeko eraikin barrokoa da, eta Altzolako ibai-portuko lonja garrantzitsua eta etxea izan zen. Bainuetxea martxan egon zen garaian, lonja hotel bihurtu zen eta janari-denda, jatetxea, estankoa eta taberna ere izan zituen. 1994an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen.

Aurretxea Jauregia: XVII-XVIII. mendean lonja izan zen, eta XIX. mende bukaeratik duela 20 urtera arte bi pentsio izan zituen: Juliana eta Dolores Aizpiri.

Sallobente - Ermuaran

Sallobente - Ermuaran

Sallobente-Ermuaran auzoa oso ezaguna da. Auzo hau da baserri gehien dituena, 63 guztira. Herritar asko eta asko joaten da bertaraino pasiaran. Hiru kilometro inguru daude, eta bidea laua eta oso atsegina da. Bidearen ondoan errekasto bat dago.

Sallobente-Ermuaran auzoan ermita, bolatokia, frontoia, taberna, elkartea, aparkalekua eta haurrentzako parkea daude. 1989an, kasualitatez aurkitu ziren Sallobenteko ermitako Erdi Aroko margoak. Izan ere, ermita berreraiki behar zela-eta zenbait konponketa egiteko erretaula eraman zutenean, konturatu ziren azpian balio izugarria zuten margoak zeudela. Pintura neoklasikoak, errenazimendu garaikoak eta gotikoak daude.

Sallobente-Ermuaran auzoan Arostegi palazioa dago. Palazioa hormaz inguratuta dago eta bertan ikus daitezke jauregia, plaza txiki bat, iturria, garbitokia eta baserria. Arostegi palazioari buruzko agiririk zaharrenak 1451 urtekoak dira. Bertako Francisco Antonio Arostegi 1831, 1838 eta 1840 urteetan Elgoibarko alkate izan zen.

Arriaga

Arriaga

Gaur egun, 18 baserri daude Arriaga auzoan. Jatorrizko izena eta aldi berean  ofiziala Arriaga da, baina auzoa ezagunagoa da San Antolin izenaz, garai batean izen hori zuen ermita bertan egon zelako. Irailean egiten ziren festak oso ezagunak ziren. 1971 urte aldera ermita bota zuten autopista egiteko. Auzo honetan Zabale-Torre, XV. mendeko baserria, dago, herriko baserri dotoreenetarikoa dena.

Arriagan, Apraizeko errota ere ikusteko aukera izango dugu. Ekaitz eta Abatetxe errekastoetako urek bat egiten dute Apraiz errekan. Ur horiek aprobetxatuz, baserriaren ondoan dagoen burdinola, errota eta etxeari argi-indarra emateko erabiltzen zuten errota garai batean. Burdinola aspaldi desagertu bazen ere, oraindik zenbait aztarna geratzen dira. Errota orain urte batzuk berritu egin zuten.

Urruzuno

Urruzuno

Garai batean nahiko jendetsua izan bazen ere, gaur egun hamalau baserrik osatzen dute Urruzuno auzoa. Halere, auzoaren inguruetan gero eta jende gehiago ari da txaleta eraikitzen.

Urruzunotarrek 1996 urtean inauguratu zuten egun duten elkartea.