Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola

Inazio Bereziartua Musika

Inazio Bereziartua Musika

Sorrera: 1984-85 urtea
Kideak: 22 irakasle eta 601 ikasle
Helbidea: Aita Agirre plaza 4, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)

Dantza Eskola

Dantza Eskola

Telefonoa: 943 74 21 45
Faxa: 943 74 03 62
Email: elgoibarmusika@gmail.com
Zuzendaria: Imanol Garaizabal
Zuzendari pedagogikoa: Joseba Garmendia
Helburuak: Haurtzarotik hasita, musika irakastea.

Sarrera

Inazio Bereziartua Musika Eskola 1984ko maiatzean sortu zen, eta sorrera honetan 1980ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialaren xedapen batean oinarritu zen. Xedapen horrek zioenaren arabera Errekonozitutako Zentro Ez Ofizial izaerako oinarrizko musika irakaskuntza zentroak arautzen ziren. Ikasleen gurasoez osatutako batzordea osatu zen, baina aurrez udalean egin zen kontsulta eta herriko ikastetxe guztietan inkesta egin ondoren emaitzak aldekoak izan zirenez proiektua martxan jarri zen irailean 300 ikasle eta 13 irakaslerekin.

Aurrerago, 1991n Oinarrizko Mailan ofizialtasuna eskatu genuen eta hurrengo urtean Maila Ertaineko ofizialtasuna, eta biak eman zizkiguten.

1992-93 ikasturtearen ondoren eta LOGSE legea indarrean sartzean gure zentroa Musika Eskola izatera pasatu zen, baina ez zuen Maila Ertaineko Kontserbatorio izaera galdu 2002ra arte.

Gaur egun 541 ikasle eta 23 irakaslez osatutako Musika eta Dantza Eskola da.

Helburu nagusia jatorri tradizionaleko Musika eta Dantzaren inguruko formazioa eskaintzea da, edozein adineko zaleturi zuzenduta, baina eragozpenik sortu gabe gaitasun edo zaletasuna dutenei beraien karrera profesionala bide honetatik egiteko.

Zentroaren izaera tekniko eta musika eta dantza irakaskuntza bidean garatzea alde batera utzi gabe gure helburua sorreratik musika edozein bertsiotan garatzen duten erakunde edo taldeen oinarri eta babes izatea da.

Eskaintza (1,2,3 eta 4. mailak):

  • Hasiera 5 urterekin. Musika eta dantza tailerra. Instrumentu tailerra.
  • Ikasgaiak: Instrumentu Tailerra, Instrumentua, Hizkuntza Musikala, Korua, Talde Instrumentala, Dantza.
  • Instrumentu espezialitateak: Biolina, Biola, Biolontxeloa, Gitarra, Txirula, Oboea, Klarinetea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba, Bonbardinoa, Filskornoa, Perkusioa, Akordeoia, Pianoa, Txistua, Silbotea, Panderoa eta Trikitixa
  • Eskolan aurkitu daitezke taldeak: Banda, Sokazko instrumentuen taldea, Akordeoi Orkestra, Dantza Taldeak, Txistulari Banda, Korua, Rock taldea, Konboa eta Instrumentu talde desberdinak.
  • Instrumentu eskaintza hizkuntza Musikala ezagutzen ez duten adinekoentzako.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea

Nork osatzen duen

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean erregistratu eta udal finantzaketa duten 55 ikastetxeetatik 52 ordezkatzen ditu.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea ondorengo eskolek osatzen dute:

Araba: "Vedruna" Musika Eskola (Gasteiz), "Udaberria" Musika Eskola (Gasteiz), "Luis Aramburu" Musika Eskola (Gasteiz), Amurrioko Musika Eskola (Amurrio), "Urkabustaiz" Musika Eskola (Izarra), "Asparrena" Musika Eskola (Araia).

Bizkaia: "Andres Isasi" Udal Musika Eskola (Getxo), Santurtziko Musika Eskola (Santurtzi), "Jesus Arambarri" Musika Eskola (Bilbao), "Unanue'tar Pedro Mari" Musika Eskola (Ondarroa), "Maximo Moreno" Musika Eskola (Galdakao), Arratiako Musika Eskola (Arratia), "Victor Miranda Zuazua" Musika Eskola (Sestao), "Jose Antonio Egia" Musika Eskola (Bermeo), Erandioko Musika Eskola (Erandio), "Santos Intxausti" Musika Eskola (Mungia), "Segundo Olaeta" Musika Eskola (Gernika), "Alboka" Musika Eskola (Ermua), "Bartolome Ertzilla" Musika Eskola (Durango), "Leioa" Musika Eskola (Leioa), "Portugaleteko" Musika Eskola (Portugalete).

Gipuzkoa: Donostiako Musika Eskola (Donostia), "Inazio Bereziartua" Musika Eskola (Elgoibar), Pasaia Musikal (Pasaia), "Tomas Garbizu" Musika Eskola (Lezo), "Juan Bautista Gisasola" Musika Eskola (Eibar), Deba Musikal (Deba), Lasarteko Musika Eskola (Lasarte), Orioko Musika Eskola (Orio), Arrasate Musikal (Arrasate), "Bizkargi" Musika Eskola (Azkoitia), Bergarako Musika Eskola (Bergara), "Secundino Esnaola" Musika Eskola (Urretxu-Zumarraga), "Zumarte" Musika Eskola (Usurbil), Eskoriatzako Musika Eskola (Eskoriatza), "Zurriola" Musika Eskola (Donostia), Oñatiko Musika Eskola (Oñati), Soraluzeko Musila Eskola (Soraluze), "Leizarra" Musika Eskola (Aretxabaleta), "Mintzaira" Hondarribiko Musika Eskola (Hondarribia), Andoaingo Musika Eskola (Andoain), "Legazpi" Musika Eskola (Legazpia), "Irungo Udal Musika Eskola" (Irun), "Loinatz" Musika Eskola (Beasain), Ordiziako Musika Eskola (Ordizia), "Juan de Antxieta" Musika Eskola (Azpeitia), Motrikuko Udal Musika Eskola (Motriku), "Norberto Almandoz" Musika Eskola (Astigarraga), Hernani Musika Eskola (Hernani) Zegama Musika Eskola (Zegama), "Loatzo" Musika Eskola (Ibarra), "Ertxiña" Musika Eskola (Zestoa).

Sorrera eta sendotze fasea

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea 1994ko abenduan sortu zen Autonomia Elkartean musika irakaskuntzan motor, bultzatzaile eta dinamizatzaile izateko helburuarekin. Elkarte hau udalen menpe sortutako hainbat hezkuntza zentroren kezkak batzeko gune gisa sortu zen.

Hasiera batean 24 kide inguru ziren eta gaur egun, esan bezala 52 ikastetxek osatzen dute.

Jarduerak

Gure lana zertan oinarritzen den:

Musika Eskolen azpiegiturak garatzen lagundu.

  • Musika eskolentzako ikasleen kudeaketarako informatikako aplikazio bat prestatu.
  • Materiala argitaratu. Elkartea argitaletxe gisa antolatu hainbat lan argitaratzeko, besteak beste 2. mailarako instrumentuentzako partiturak sortzeko lehiaketatik sortutako partiturak.
  • Eskolentzako dirulaguntza.

Musika Eskoletako pertsonen profesionaltasunaren garapena.

  • Irakasleen formaziorako laguntza (Ekitaldi pedagogikoak)
  • Irakasleentzako jardunaldiak (espezialiatearen araberako jardunaldiak)
  • Musika Eskoletako zuzendarien arteko bilerak.

Musika Eskoletako ikasleen arteko musika jardunaldiak bultzatu.

  • Ikasle taldeak sortu eta beraien aldeko apostua: Korua, Orkestra.
  • Proiektu zehatzetarako akordeoi eta txistu taldeak sortu.
  • Musika gaitzat duten kolonia edo udalekuak antolatu.
  • Musikaldiaren jarraipena VII. Edizioz.

Elkartearen beraren komunikazioa eta irudiari buruzko lana.

  • Zortziko aldizkaria (elkartearen jarduerak jasotzen dituen elementu idatzi eta grafikoa)
  • Web orria (www.ehme.net)

Erakundeekin hartu emanak mantendu laguntzeko helburua hartuz oinarritzat eta baita elkartearen beraren esperientzia eta errealitatean oinarrituz.

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin.
  • Euskadiko musika Kontseiluko aholkulari gisa.
  • Euskadiko Goi Mailako Musika patronatuko kide gisa.
  • Gemid-eko kide gisa (Espainiar estatuko Musika Eskola ezberdinak federatzen dituen elkartea) lehendakaritza postuan.
  • Musika hezkuntza eta kultura bultzatzen duten erakundeekin (lehengo ISME), Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Musika Hamabostaldia etab.

Gure jarduerari buruzko datuak lortu eta beraien azterketa egiteko etengabeko ahalegina, gure eguneroko lana hobetzen laguntzeko.

Sorrera

1990 urte garrantzitsua izan zen hezkuntza arloarentzako espainiar estatuan. Urrian LOGSE legea argitaratu baitzen (Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea). Lege honen II. Tituluko 1. atalean heziketa artistikoak eta zehazkiago musika irakaskuntza arautzen da.

Erreforma honek ematen zuen aukera aprobetxatuz, eta Eusko Jaurlaritzaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa departamentuaren ekimenez Atonomia Erkidegoko musika hezkuntza arloak 1992an bukatu zen eztabaida hasi zuen:

  • Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean ondorengo araudiak argitaratu ziren:
    • Urriaren 27ko 28/92 Dekretua, zeinen bidez oinarrizko maila eta maila ertaineko musika irakaskuntzen kurrikulua arautzen den, eta baita maila horietarako sarrera ere.
    • Urriaren 27ko 289/92 Dekretua, zeinen bidez arautu gabeko musika irakasteko eskolak sortuko diren eta beraien funtzionamendua arautuko den.
  • Udal kontserbatorio gehienak Musika Eskola bilakatzea.

Egoera berri honek Autonomia Erkidegoko musika irakaskuntzaren egiturara aldaketa handiak ekarri zituen Euskadiko musika ikasketak egiten dituzten ikaslerik gehienak Musika Eskoletan egingo baitituzte beraien ikasketak. 2000-2001 ikasturtean esate baterako Musika Eskolak musika ikasleen %90.1 batzen zuten.