HERRIKO ANTZOKIKO Ikuskizun Eszenikoetarako bonua: HIRUGARRENA DOAN!!
- Bonuak, Kultur Etxeko Kultura Sailean jasoko dira doan. Bonuak posta elektronikoz ere eskatu ahal izango dira (kultura@elgoibar.net), eta Herriko Antzokiko leihatilan jaso beharko dira. Bonu bakoitzean erabiltzailearen izena eta NAN zenbakia idatziko dira. Bonuak, gutxienez, bi urteko iraunaldia izango du, eta 13 urtetik gorakoentzat izango da.
- Bonuak eskatzen dituztenen datuak Kultura Sailaren esku geldituko dira datu-base bat egiteko. Datu-base hori, erabiltzaileei ikuskizun eszenikoei buruzko informazioa emateko erabiliko da. Gainera, hala nahi izanez gero, erabiltzaileei beste kultur jarduera batzuen gaineko informazioa ere bidaliko zaie. Bonua Herritarrentzako Arreta Bulegoan ere tramitatu ahal izango da.
- Bonuaren bidez, ikuskizun eszenikoetarako bi sarrera eskainiko dira. Bonuaren jabea leihatilara joango da sarrera erostera, eta txartel-saltzaileak bonuan azaltzen diren bi laukitxoetako bat zigilatuko dio. Sarrera Internet bidez erosten baldin badu, erabiltzaileak sarrera eta bonua eramango ditu Antzokira, eta txartel-saltzaileak bonua zigilatuko dio.
- Txartela erabiltzaileak bakarrik erabili ahal izango du. Horiek horrela, txartel-saltzaileak sarrera ematerako orduan nortasun agiria eskatu ahal izango dio, erabiltzailea txartelaren titularra dela jakin ahal izateko.
- Bonuaren bi laukitxoak zigilatu ondoren, erabiltzailea hurrengo ikuskizun eszenikoa ikustera doanean, txartela entregatuko du leihatilan, eta txartel-saltzaileak sarrera bat oparituko dio. Bonuaren titularrak sarrera Internet bidez erosi nahi baldin badu, hamar eguneko aurrerapenarekin, Kultura Sailera deitu beharko du gogoko duen eserlekua gordetzeko. Horretaz gain, txartel-saltzaileak beste txartel bat emango dio erabiltzaileari, eta bertan, erabiltzailearen izen-abizenak eta NANaren zenbakia idatziko ditu. Txartel-saltzaileak erabilitako txartela Kultura Sailean entregatuko du.