Kirol patronatua

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Elgoibarko Udal Kirol Zerbitzua 1991 urtean sortu zen, elgoibartar guztiek kirola egiteko dituzten aukerak bultzatzeko asmotan. 1996an, udal zerbitzu hori autonomiadun erakunde bilakatu zen. Horri esker, arintasun eta aukera aniztasun handiagoa eman zaio udalerriko kirol gestioari. Azken hamarkada honetan, Udalak lan egin du helburu horiek lor daitezen. Ildo horretatik, kalitatezko azpiegitura eta kirol jarduera berriak sortu dira herrian, kirol-elkartegintza bultzatu da, eta Eskola Kirola koordinatzeko lana egin da. Gaur egun, Udal Kirol Patronatuak kalitatezko azpiegiturak eta zerbitzuak ditu, kirol-jarduera eskaintza handi hori burutu ahal izateko. 3.550 abonatu ditugu. Urtean zehar, gure instalazioak 100.000 aldiz baino gehiago erabiltzen dira. Gure urteroko aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa da, eta autofinantzazioa %60 baino handiagoa. 18 kirol elkarte daude Elgoibarren eta 300 umek eman dute izena Eskola Kirola delako programan. Hori gogoan izanik, konturatu ahal izango gara zer nolako pisua hartu duen erakunde honek 11.589 biztanle (2015-01-01an) dituen herri batean.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Olaizaga Kiroldegia: Estalitako igerilekuak, erabilera anitzeko kantxa, 2 gimnasio, squash-a, rokodromoa, frontoi txikia, muskulazio gela, saunak, harmailak.
  • Mintxeta Kirol Instalazioak: atletismo pista, belar artifizialdun 2 futbol zelai, 2 tenis pista eta 2 padel pista, harmailak, aldagelak, gimnasioa, muskulazio gela, spinning gela, aire libreko igerilekuak, solarium-a, kirol pista balioanitza, taberna, BTT zentroa
  • MEI-IMH Kiroldegia : kirol anitzetarako kantxa, muskulazio gela, kantxen alokairua, aldagelak, komunak, biltegia, harmailak
  • Ikastolako frontoia

Udaleko Kirol Patronatua

Olaizaga Kiroldegia, San Roke Kalea, 1, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

Nola iritsi

Telefonoa:

943 74 44 15

Faxa:

943 74 37 54

Helbide elektronikoa:

olaizagaharrera@hotmail.es

Osaera:

Arloburua: Iñigo Loiola
Zuzendaria: Ramón Mujika
Administraria: Esther Lizarriturri

Lotutako berriak:

Elgoibarrek Gabonak ospatzeko egitarau anitza aurkeztu du

Elgoibarrek Gabonak ospatzeko egitarau anitza aurkeztu du

2024-12-20
Abenduaren 20tik 30era bitartean, udalak kultura- eta kirol-jarduerak eta ekitaldi tradizionalak eskainiko ditu herritar guztientzat. Elgoibarko Udalak jarduera egitarau zabala...
[+ info]
Elgoibarko Udalak tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko eta bertako ekoizleak nabarmentzeko gida egin du

Elgoibarko Udalak tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko eta bertako ekoizleak nabarmentzeko gida egin du

2024-12-19
“Tokiko Ekoizleen Gida” berriak baserritarrak, abeltzainak, eta artisauak aurkezten ditu. Beren ahaleginarekin, elikagai freskoak eta kalitatezkoak bermatzeaz gain, inguruko biodibertsitatea,...
[+ info]