HELBURUAK
Haurrekin beraiekin lotutako helburuak:
- Beren haur izaera ingurune desformalizatu eta ludiko batean modu onuragarrian gauzatzeko aukera ematea.
- Betebeharrik gabeko beren denbora, aisia, era aktiboan, parte-hartzailean, sortzailean eta osasuntsuan gozatzea, ongizatea eta garapen pertsonala eta soziala bultzatzeko.
- Bizitzarako oinarrizkoak diren jarrerak eta trebetasunak eskuratzea eta garatzea (hala nola, kognitiboak, sozialak, psikomotrizitatekoak, afektiboak e.a.).
- Beren artean haur-izaeren aniztasuna ezagutu eta haur izateko modu desberdinak onar ditzaten erraztea. Izaera desberdin horiek elkarrekin bizitzeko dinamikak sortzea.
- Talde bizitza eta taldeen arteko harremanak sustatzea, suspertzea.
- Trantsizioak erraztea ( haurtzarotik nerabezarora ) erritmo eta egoera desberdinak kontutan hartuta.
- Beren inguruko errealitate hurbila ezagutzera, ulertzera, nola aldatu pentsatzera bultzatzea.
- Guztion gaietan parte hartzen duten subjektu aktibo sentiaraztea.
- Jakin-nahia bultzatzea eta oinarrizko informaziora iristen laguntzea, gizartearen partaide aktiboak izan daitezen.
- Harreman eragingarri bat sortzeko prest dauden heldu onuragarriak haurren eskura jartzea, haurren heltze prozesua erraztu eta laguntzeko.
- Hainbat gaitasunen garapena sustatzea: hala nola, erabakiak hartzea, iritzia ematea eta parekoen taldearekin eztabaidan jardutea, duten gaitasunaren arabera, eta haien interesekoak diren gaietan.
Helduen Gizartearekin lotutako helburuak:
- Helduen gizarteari haurtzaroa zer den eta haurrek beraien eskubideetan oinarrituta etapa horretan dituzten beharrak zein diren azaltzea, aukerak sortuz.
- Hezkuntza-denbora delako ideia familien artean hedatzea. Gurasoekin, beste profesional batzuekin haurrak aktiboki hezteko modu egokiak lantzea.
Beste profesional batzuekin lotutako helburuak:
- Haurrez arduratzen diren beste baliabide eta sistema batzuetako profesionalekin haiei arreta emateko modu egokiak eta eraginkorrak sortu eta partekatzea.
- Haurrei arreta emateko sareko lan–sistema komunitario batean parte hartzea.
ORDUTEGIA:
-Asteartetik ostegunera: 16:30etik 19:30era.
-Ostiralak eta larunbatak: 16:30etik 20:30era.