Ekainaren 17a bitarte burutu daiteke olaizagaharrerahotmail.es helbidearen bitartez.
Ekainaren 27tik uztailaren 22ra 4 ikastaro egongo dira aukeran: spinning gazteak, zumba, eskalada eta igeriketa.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak udan kirola egiteko ikastaro sorta antolatu du. Helburua da herritarrei kirol eta aisia aukerak eskaintzea herrian bertan. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra 4 ikastaro egongo dira aukeran: spinning gazteak, zumba, eskalada eta igeriketa.
Izen ematea jada zabalik dago eta ekainaren 17a bitarte burutu daiteke olaizagaharrerahotmail.es helbidearen bitartez.
Spinning gazteak
- Lekua: Mintxeta
- Egunak: asteartea – osteguna
- Ordua: 11:30 – 12:30
- Adina: 11 – 16 urte
- Prezioa: Bazkide 41,60 € | Ez Bazkide 53,00 €
Zumba
- Lekua: Olaizaga kiroldegia
- Egunak: astelehena – asteazkena
- Ordua: 10:15 – 11:15, 11:30 – 12:30
- Adina: 11 – 16 urte
- Prezioa: Bazkide 41,60 € | Ez Bazkide 53,00 €
Eskalada
- Lekua: Olaizaga kiroldegia
- Egunak: astelehena – asteazkena, asteartea – osteguna
- Ordua: arratsaldez
- Adina: 6 – 16 urte
- Prezioa: Bazkide 33,25 € | Ez Bazkide 38,25 €
Igeriketa
- Lekua: Olaizaga kiroldegia
- Egunak: astelehenetik ostegunera
- Ordua: arratsaldez, 15:00etatik Aurrera.
- Prezioa: Bazkide 56,10 € | Ez Bazkide 77,30 €