-
Zerbitzua 2022ko urriaren hasieran jarriko da abian. Udala WhatsApp zabaltzeko datu-base bat sortzen hasi da.
-
Informazio-kanal horretan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da herritarrek beren telefono-zenbakia udaletxera helaraztea, abian jarri diren kanalen bidez: irailaren erdialdean etxe guztietara bidaliko den eskuorria betez edota galdetegi honen bitartez.
-
Udalaren eta elgoibartarren arteko komunikazioa hobetzea da helburua.
Herritarrei informazioa emateko asmoz, Elgoibarko Udalak WhatsApp bidezko komunikazio-kanal berri bat jarri du martxan: azkarra, erosoa eta zuzena. 2022ko urriaren hasieran jarriko da martxan.
Orain Udala WhatsApp hedapenerako datu-base bat sortzen hasi da. Informazio-kanal horretan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da herritarrek beren telefono-zenbakia udaletxera helaraztea, abian jarri diren kanalen bidez: irailaren erdialdean etxe guztietara bidaliko den eskuorria betez edota galdetegi honen bitartez.
Zerbitzuan sartu ahal izateko, informazio hau bete behar da: izena, abizena eta mugikorraren zenbakia. Helbide elektronikoa ere utz daiteke, udal buletina posta elektronikoz jasotzeko.
Udal informazioa “hedapen zerrenda” lan tresnaren bidez helaraziko da. Tresna honekin inork ezin du hartzaileen zerrenda kontsultatu eta kontaktuen zerrendan gordeta dagoen udal mugikorraren zenbakia duten hartzaileek bakarrik jaso dezakete bidalketa.
Zerbitzu berri honen helburua Udalaren eta elgoibartarren arteko komunikazioa hobetzea da, WhatsApp mezularitza-sarearen abantailak aprobetxatuz: azkarra, zuzena, pertsonalizatua eta eraginkorra.
Bertan, udal jardueren berri emango da: udal albisteak, agenda, bandoak, alertak edo larrialdi abisuak. Kanala norabide bakarrekoa izango da, eta ez du balioko bizilagunen kexei edo iradokizunei erantzuteko, ezta deiei erantzuteko ere. Udalarekiko harremana ohiko bideen bidez egiten da; izan ere, zenbaki hori informazioa bidaltzeko baino ez da erabiliko, ez jasotzeko.
Informazio buletina astean behin bidaliko da udaletxeko albisteekin eta udal agendarekin. Gainera, aldizka argitaratzen diren kultura-agendak, aldizkariak, flyerrak, liburuxkak eta abar digitalki bidaliko dira argitaratzen diren unean. Larrialdietarako abisuak ere banatuko dira (ur-hornidura, energia elektrikoaren mozketa, beste arazo batzuen jakinarazpena).
Udalak jakinarazi duenez, kanpaina honetan jasotako informazioa helburu horretarako baino ez da erabiliko. Zerbitzuak Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betetzen ditu.