Irailaren 3an, larunbata, izango da jardunaldia IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 14:30ak arteko iraupenarekin.
Egitaraua_2022 (pdf)
Euskara ala Ezkara kirolean? izango da aurtengo jardunaldiaren izenburua, eta hiru elementu edo osagai izango ditu: Elgoibar, kirola eta euskara.
Zein da Elgoibarren kirolak duen dimentsioa eta eragina? Zein dira elgoibartarrok gehien egiten ditugun kirolak? Elgoibarren euskaraz egiten al da kirola? Zenbat bai eta zenbat ez? Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Kirola ere herrigintza al da? Zergatik? Zer ematen dio kirolak Elgoibarren ongizateari? Eta euskarak? Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute? …
Irailaren 3an, larunbata, izango da jardunaldia IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 14:30ak arteko iraupenarekin. Nahi dutenek pintxo-bazkarira geratzeko aukera ere izango dute.
Izena emateko eta informazio gehiago:
- Elgoibarko Izarra 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
- Kirol Patronatua: 943 744 415 / olaizagaharrera@hotmail.es
- Izena emateko: https://labur.eus/fIR8m
Prezioa: 10 € (15 € bazkaltzera geratzen direnek). Elgoibarko kirol elkarte eta entitateetako kideek doan izango dute.
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Udal Kirol Patronatua eta Elgoibarko Udaleko Euskara saila.
Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.