Urazanditik Santa Klara doan bidearen hasieran hainbat luizi izan direla ikusita, Elgoibarko Udalak premiazko lanak egingo ditu aste honetan bide horretan. Erorikoen ondorioz, zuhaitz batzuen sustraiak airean daude, eta berehalako arriskua da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat.
Herritar guztien segurtasuna bermatzeko, kaltetutako zuhaitzak moztea eta lur soltea kentzea erabaki da. Ekintza hauek aste honetan zehar burutuko dira.
Lan horiek errazteko eta arriskuei aurrea hartzeko, Urazanditik Santa Klara arteko errepidea itxita egongo da lanak amaitu arte.
Elgoibarko Udalak ahalik eta azkarren egingo ditu lan horiek, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko eta bideetan segurtasuna bermatzeko.