Lehen fase honetan, espaloia handitu egingo da Eulogio Estarta 1etik 4ra, eta N634 espaloiaren ondoan horma eraikiko da, espaloi hori handitu ahal izateko.
4 hilabeteko epean burutuko dira lanak eta hasierako aurrekontua 176.274,59 €+ BEZ izango da.
Elgoibarko Udalak 2022ko azken lauhilekoan ekingo dio Sigma auzoa berrurbanizatzeari. Proiektu horren helburua da urbanizazioak irisgarritasuna izatea eraikinetako ateetaraino, eta bide-segurtasuna hobetzea.
Udalak 2017an idatzitako proiektuak, 2015eko Irisgarritasunaren Plan Estrategikoan oinarrituta, obrak 3 fasetan banatzen ditu. Lehenengoak pilotalekuaren eta «Zabalpena» 8.D sektoreko bidearekin lotzen den bidearen arteko jarduketa guztiak hartzen ditu, autobus-geltoki berria barne. Proiektuaren bigarren fasean, frontoitik 17-20 atarietako blokeetara doan bidea eta zerbitzu-sare guztiak osatzen dira. Hirugarren fasea 4. eta 6. zenbakietako atarien artean igogailu bat egikaritzera mugatzen da.
Urbanizazio-proiektu horren lehen fasea une honetan lizitatzen ari diren obren xedea da. Eraikuntza-enpresak lehiaketara aurkezteko epea uztailaren 27an amaituko da (27a barne).
Lehenengo fase honetan Eulogio Estarta 1etik 4ra arteko eraikinen aurrean espaloia handitu egingo da, eta N634 espaloiaren ondoan horma eraikiko da, espaloi hori handitu ahal izateko. Eraikuntza-obra horiekin batera, lurpeko sareak berrituko dira eta fatxadatik igarotzen diren sareak lurperatuko dira.
2021ean, Udalak lursail publikoa utzi zien bizilagunei, fatxadako igogailuak jartzeko. Behin auzotarrak jarduketa hori gauzatu ondoren, Udalak aipatutako bidea luzatzeko eta berritzeko obrak hasiko ditu, etxebizitzen ondoko aldean dauden aparkalekuetatik ekonomato zaharraren pareraino.
Lau hilabeteko epean aurreikusten da burutzea lanak eta hasierako aurrekontua 176.274,59 €+ BEZ da.