- Uztailaren 25ean egin zen erromeriak ehunka herritar eta bisitari bildu zituen.
Sargoateko lautadan ohiko erromeria ospatzeko giro atsegina eta aproposa sortzeko asmoz, Elgoibarko Udalak ingurua txukuntzeko eta edertzeko lanak egin ditu: inguruak, bideak eta bidezidorrak garbitu eta egokitu ditu. Joan den uztailaren 25ean egin zen erromeriak ehunka herritar eta bisitari bildu zituen ospakizun egun batean.