Udalak kale lorategietako loreak banatuko ditu ostiral honetan, azaroaren 29an, Maalan

  • Udako denboraldian lorategietan landatutako loreak elgoibartarrek leihoetan eta balkoietan berrerabili ahal izateko emango dira.

Udako denboraldia amaitu eta udazkeneko eta neguko denboraldiko landaketa berria egin ondoren, erretiratutako landareak doan eskainiko zaizkie interesdunei. Banaketa ostiral honetan, azaroaren 29an,  izango da Maalan, 11:00etatik 13:00etara, edo izakinak agortu arte.

Udako denboraldian lorategietan landatutako loreak elgoibartarrek leihoetan eta balkoietan berrerabili ahal izateko emango dira.

Udalak 300 landare inguru banatzea aurreikusten du, berrerabilpena eta inguruaren zaintza sustatuz.