- Ikastaro hauetan izena emateko epea zabalik dago eta izena emateko UEUren web orria, www.ueu.eus edo Bilbo, Eibar eta Iruñeko bulegoak erabil daitezke.
Aurreko urteetan bezalaxe, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak udazkenean eskainiko dituen ikastaroak bertatik bertara (Eibarko eta Iruñeko egoitzetan) edo on-line egiten dituzten herritarrei.
Horren haritik, Udalak ikastaroaren matrikula osoa ordaintzeko dirulaguntzak emango dizkie UEUk antolatzen dituen ikastaroak egiten dituzten langabetu, ikasle, pentsiodun eta erretiratuei. Eta lanean dihardutenei, berriz, Udalak matrikularen erdia lagunduko die diruz. Nolanahi ere, ikastaro bakoitzeko, gehienez ere, 150 euroko dirulaguntza emango da.
Izan ere, UEUk dagoeneko prestatu du 2024ko udazkenean Eibarren, Iruñean eta on-line egingo diren ikastaroen eskaintza. Aurten, aurreko urteetan bezalaxe, ikastaro sorta zabala izango dute eta askotariko jakintza arloak landu ahal izango dituzte ikastaro hauetan izena ematen dutenek.
IKASTAROAK
- Proiektu bidezko metodologiak. Online
- Gatazken kudeaketa, komunikazio ez bortitza eta pentsamendu sistemikoaren ikuspegitik Iruñea
- Jolas Kooperatiboak. Iruñea
Horretaz gain, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak eskainiko ditu UEUk. Hona hemen eskaintza:
- Bideogintza hezkuntzan .Online
Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) egin daiteke.
UEUk antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, markeskoa@ueu.eus).
Bestalde, Elgoibarko Udalak ematen duen dirulaguntzari buruzko informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara Sailera jo beharko dute (943 744366 euskara@elgoibar.eus).