- Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta eskainiko diren ikastaroak irakasleentzat homologatutakoak izango dira. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).
Aurreko urteetan bezalaxe, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko eta Iruñeko egoitzetan, urtarrilaren bukaeratik apirila bitartean, eskainiko dituen ikastaroak bertatik bertara edo on-line egiten dituzten herritarrei.
Izan ere, UEUk, dagoeneko prestatu du datozen hilabeteetan Eibarren, Iruñean eta on-line egingo diren ikastaroen eskaintza. Aurten, aurreko urteetan bezalaxe, ikastaro sorta zabala izango dute eta askotariko jakintza arloak landu ahal izango dituzte ikastaro hauetan izena ematen duten ikasleek.
Hona hemen 2023ko udaberrirako UEUk prestatu duen eskaintzaren azken berriak Info+:
- Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, jolastu, gozatu (Eibar. Urtarrilak 28)
- Euskal literaturaren irakurketa era kontzientean gozatzeko ikuspegi teknikoaren azterketa (Online. Otsailak 6)
- Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen (Eibar. Otsailak 11)
- Gatazkak ulertu eta eraldatzeko gakoak (Iruñea. Otsailak 18)
- Haur eta gazteen kontrako sexu erasoen kasuen aurreko jarduketa (Online. Otsailak 21)
- Hizkuntza nahasmendua (TDL) Haur eta Lehen Hezkuntzan (Online. Otsailak 27)
- Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez (Online. Martxoak 2)
- Komunikazioa, ongizatearen oinarri (Iruñea. Martxoak 4)
- Zirkua heziketa-tresna gisa (Eibar. Martxoak 11)
- Euskararen erabilera indartzea Lehen Hezkuntzan: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako
- (Eibar. Martxoak 11)
- Pornografiaren aurrean nola esku-hartu. IKT-n erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak. (Iruñea. Martxoak 18)
- Eskola arreta adimen gaitasun handiko ikasleei. (Eibar. Apirilak)
- IkastarONline: 4.modulua. (4M-02) (Online. Apirilak 27)
- Osatze feminista. Gorputzak badaki. (Iruñea. Maiatzak 5)
ikastarONline, ikastaroak Moodle-en diseinatzeko moduluak otsailean egiteko aukera:
Matrikulazioa zabalik
Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta eskainiko diren ikastaroak irakasleentzat homologatutakoak izango dira. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).
UEUk antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, markeskoa@ueu.eus).
Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikula osoa ordainduko diela Elgoibarren erroldatuta dauden langabetuei, ikasleei, pentsiodunei eta jubilatuei; eta lanean dihardutenei, berriz, matrikularen erdia diruz lagunduko diela. Kasu guztietan, ikastaro bakoitzeko, gehienez ere, 150 euroko dirulaguntza emango da.
Dirulaguntzari buruzko informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 744366 euskara@elgoibar.eus).