- Merkatariek martxoaren 17a barteko epea dute (barne) kanpainari atxikitzeko eta, horrela, beren dendetan deskontuak eskaintzeko. Eskabidea telematikoki egin behar da udal egoitza elektronikoan.
- Kanpainak 30.000 euroko udal-inbertsioa izango du, iazko kanpaina bakoitzak baino 5.000 euro gehiago, eta 4.000 merkataritza-bonu izango ditu. Herritarrek % 25eko deskontua izango dute maiatzaren 26a arte egindako erosketetan.
Elgoibarko Udalak, herriko merkataritza dinamizatzen eta biziberritzen jarraitzeko asmoz, 2023ko lehen Bizi-Bizixa bonu kanpaina jarri du martxan; zortzugarrena ekimena abian jarri zenetik. Kanpaina hau Udalak tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko ezarritako ildo estrategikoaren barruan kokatzen da.
“Krisi ekonomikoaren testuinguruan, gaur egun bizi dugun eta 2019tik jada bizi izan dugun ziurgabetasun-ingurune batean, Udaletik bonu-lerro hau abiarazi dugu gehien sufritzen ari diren jarduera ekonomikoei laguntzeko. Diru-laguntzen lerro hori Elgoibarko Udalaren ekonomia suspertzeko proiektuaren beste hanka bat da. Udalak, bonu hauekin, herritarrei herrian erosketak egiten lagundu nahi die eta aldi berean komertzioak sustatu. Herrian erosteak herriko lanpostuak mantendu eta kaleak bizi egoten laguntzen du” adierazi du Ane Beitia alkateak.
Alkateak berretsi du ere bonuenganako Udalak duen konfidantza: “aurreko zazpi edizioetan 310.000 euro inbertitu dugu, 32.350 bono jaulkiz, eta herrian erosteko ohitura sustatzeaz gainera, 1.101.956,44 euro mugitu dituzte zazpi kanpainek. Zuzenki eragiten die herritarrei zein merkatariei era benetan positiboan”.
Kanpainari atxikitzeko epea zabalik merkatarientzat
Martxoaren 17a, egun hori barne, jarduera ekonomikoak kanpainan izena emateko azken eguna izango da. Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Elgoibarko Udalaren web atarian, egoitza elektronikoaren bidez, diru-laguntzen atarira sartuta eta eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabilita.
Oinarri hauetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte beren konturako langileek edo autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek eta mikro eta enpresa txikiek (betiere deialdi honetan jasotako CNAEak badituzte, www.elgoibar.eus webgunean eskuragarri), baldin eta haien establezimendua Elgoibarren badago.
30.000 euroko inbertsioa, % 25eko deskontua herritarrentzako erosketetan
Kontsumo-bonuen kanpaina honetan, Udalak 30.000 euro inbertituko ditu, 2022ko kanpaina bakoitzean baino 5.000 euro gehiago, eta 4.000 merkataritza-bonu izango ditu. Herritarrek % 25eko deskontua izango dute egindako erosketetan. Aurreikuspenen arabera, bonuak martxoa amaieran egongo dira eskuragarri.
Bonuak erosketa egiten den unean bertan erosi behar dira establezimenduetan.
Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak gutxienez 5 eurokoak eta gehienez 60 eurokoak izan daitezke. Deskontuak:
- 5 €-ko balioa duten erosketak, Udalak 1,25 €-ko diru-laguntza ematen du.
- 10 € balio duten erosketak, Udalak 2,5 €-ko diru-laguntza ematen du.
- 20 € balio duten erosketak, Udalak diruz laguntzen ditu 5 €.
- 30 € balio duten erosketak, Udalak 7,5 €-ko diru-laguntza ematen du.
- 60 €-ko balioa duten erosketak, Udalak 15 €-ko diru-laguntza ematen du.
Bonuak maiatzaren 26a arte trukatu ahal izango dira atxikitako dendetan, betiere dendak egun horretara arte bonuak baditu eta merkataritza-establezimenduetan erabili ahal badira.
4.000 bonuak modu ekitatiboan banatuko dira guztien artean.