- Udalaren aurreikuspena da lanak otsaila amaierako amaitzea. Inbertsioa 31.615,00€+BEZ-ekoa da.
Elgoibarko Udala Santa Klara kaleko kantxa berritzen ari da. Eremua bere osotasunean berrituko da: egungo zoladura konpondu egingo da, eta, ondoren, epoxi pinturaz margotuko da. Kantxako hormak ere saneatuko eta margotu egingo dira. Etxebizitzak babesten dituen sarea ere ordezkatuko da. Guztira 680m2ko eremua berrituko da bere osotasunean.
Udalaren aurreikuspena da lanak otsaila amaierako amaitzea. Inbertsioa 31.615,00€+BEZ-ekoa da. Herriaren etengabeko azpiegitura-hobetze planaren baitan kokatzen da ekimena.