- Elgoibarko Udalak bat egiten du aldarrikapenarekin kontzientziazioa areagotzeko eta gizartea mobilizatzeko helburuarekin, gaixotasun horren prebentzioan aurrera egiteko.
Elgoibarko Udalak bat egiten du Minbiziaren Aurkako Egunarekin eta Udala eta Aita Agirre kulturguneko arkupea berdez argiztatuko dira, igandean, otsailak 4.
2000ko otsailaren 4an, O.M.S. Osasunaren Mundu Erakundeak, Minbiziari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroarekin eta Minbiziaren aurkako Nazioarteko Batasunarekin batera, erabaki zuen egun hori ezartzea Minbiziaren Aurkako Egun eran, kontzientziazioa areagotzeko eta gizartea mobilizatzeko helburuarekin, gaixotasun horren prebentzioan aurrera egiteko.
Prebentzioa eta detekzio goiztiarra jarduera garrantzitsuak eta beharrezkoak dira, minbizia heriotza-kausa nagusietako bat baita mundu osoan. Minbizia gaixotasun isila da eta zelulak kontrolik gabe hazten dira. Tumoreak inguruko ehun organikoa inbaditu eta suntsitzeko joera du, eta gure gorputzeko hainbat ataletan metastasia sor dezake.
Gaur egun, tratamendu pertsonalizatuak daude, eta hori da minbizi-mota eta -egoera batzuetan sendatze-arrakastaren eta minbizi metastasikoan bizi-kalitatea duen biziraupenaren arrazoia, kronikoa izatera irits daitekeena.