Udal eraikinak arrosaz argiztatuko dira urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Munduko Egunarekin bat egiteko

  • Hilak 19an, AECC elkarteak (Asociación Española Contra el Cancer) eta urriaren 21ean Kattalin elkarteak mahai informatiboa jarriko dute Kalebarren plazan. 

 

Elgoibarko Udalak bat egiten du Bularreko Minbiziaren Munduko Egunarekin eta Udal eraikina zein Aita Agirre kulturguneko estalpea arrosaz argiztatuko dira, bihar, osteguna, urriak 19. 

Egun berean, hilak 19, AECC elkarteak (Asociación Española Contra el Cancer) mahai informatiboa jarriko du Kalebarrenen (merkatu plaza kanpoan).

Horrez gain, astelehenetik igande arte (urriak 22), KATTALIN eta AECC elkarteek horrela eskatuta, Kultur Etxeko leihoan lazo arrosa eskegiko da egoera honetan egon diren edo egon daitezkeenak gogoraraziz. 

Arrazoi bera dela medio, Kattalin elkarteak mahai informatiboa jarriko du urriaren 21an Kalebarren plazan bertan nahi duenak elkartea zein bularreko minbiziaren inguruko informazioa jasotzeko aukera izan dezan.