Treba Gurasoak ekimenaren hiru hitzaldi Elgoibarren 2024aren hasieran

  • Lehenengo hitzaldia lagunen arteko harreman osasungarriei buruzkoa izango da, seme-alaben emozioari buruzkoa bigarrena eta hirugarrena osasun mentalari eta nerabezaroari buruzkoa.
  • Lehen hitzaldirako izen-emateak zabalik daude eta hainbat kanalen bidez egin ahal izango dira: karteleko QR-a irakurriz, www.labur.eus/07 atarian, 943 741 050 telefono zenbakian edota gazteria@elgoibar.eus helbidean. 

Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, “Treba Gurasoak” ekimenaren hiru hitzaldi antolatu ditu 2024rako. Hitzaldi horien helburua da familiei funtsezko tresnak eta ezagutzak  eskaintzea, gurasoen eta seme-alaben arteko hazkuntzarekin eta komunikazio eraginkorrarekin lotutako gai garrantzitsuei heltzeko.

Lehen hitzaldirako izen-emateak zabalik daude eta hainbat kanalen bidez egin ahal izango dira: karteleko QR-a irakurriz, www.labur.eus/07 atarian, 943 741 050 telefono zenbakian edota gazteria@elgoibar.eus helbidean. 

Honakoak dira hitzaldiak: 

  1. hitzaldia: Harreman osasuntsuak lagun artean
    • Data: otsailak 7, 18:00etan
    • Lekua: Aita Agirre kulturguneko areto nagusian
    • Hizlaria: Nerea Mendizabal (euskaraz)
    • Helburuak: gurasoek beren seme-alaben lagunartean duten zereginari buruz hausnartzea, gatazketan noiz eta nola esku hartu argitzea edo seme-alabekiko gatazketan laguntzeko baliabideak eskuratzea.
  2. hitzaldia: Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak
    • Data: otsailaren 28an, 17: 30ean
    • Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gelan
    • Hizlaria: Donna Apellaniz Nieto (gazteleraz)
    • Helburuak: Hitzaldi honen bitartez, zuen seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko da, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.
  3. Hitzaldia: Osasun mentala eta nerabeak
    • Data: apirilaren 16an, 17:30ean
    • Lekua: Aita Agirre kulturguneko areto nagusian
    • Hizlaria: Estibaliz Ansotegi (euskaraz)
    • Helburuak: familiaren babes-eginkizuna sustatzea hazkuntzan, deserosotasun-, antsietate- eta jazarpen-egoerak detektatzeko ezagutzak ematea, eta balizko jazarpen-egoerei erantzuteko trebetasunak eta estrategiak eskaintzea.

Elgoibarko Udalak hitzaldiak antolatzen parte hartu duten guztien laguntza eskertu du eta herriko familientzako ezagutza eta laguntza iturri izatea espero du.