Treba Gurasoak ekimenaren bigarren hitzaldia Elgoibarren otsailaren 28an: ‘Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak’

  • Bigarren hitzaldirako izen-emateak zabalik daude eta hainbat kanalen bidez egin ahal izango dira: karteleko QR-a irakurriz, www.labur.eus/TG atarian, 943 741 050 telefono zenbakian edota gazteria@elgoibar.eus helbidean. 

Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, “Treba Gurasoak” ekimenaren hiru hitzaldi antolatu ditu 2024rako. Hitzaldi horien helburua da familiei funtsezko tresnak eta ezagutzak eskaintzea, gurasoen eta seme-alaben arteko hazkuntzarekin eta komunikazio eraginkorrarekin lotutako gai garrantzitsuei heltzeko.

Lagun arteko harreman osasuntsuei buruzko hitzaldia arrakastaz eta herritarren parte-hartze zabalarekin gauzatuta, bigarrena otsailaren 28an izango da:

  1. hitzaldia: Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak
    • Data: otsailaren 28an, 17:30ean
    • Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gelan
    • Hizlaria: Donna Apellaniz Nieto (gazteleraz)
  • Helburuak: Hitzaldi honen bitartez, zuen seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko da, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.
  1. Hitzaldia: Osasun mentala eta nerabeak
  • Data: apirilaren 16an, 17:30ean
  • Lekua: Aita Agirre kulturguneko areto nagusian
  • Hizlaria: Estibaliz Ansotegi (euskaraz)
  • Helburuak: familiaren babes-eginkizuna sustatzea hazkuntzan, deserosotasun-, antsietate- eta jazarpen-egoerak detektatzeko ezagutzak ematea, eta balizko jazarpen-egoerei erantzuteko trebetasunak eta estrategiak eskaintzea.

Bigarren hitzaldirako izen-emateak zabalik daude eta hainbat kanalen bidez egin ahal izango dira: karteleko QR-a irakurriz, www.labur.eus/TG atarian, 943 741 050 telefono zenbakian edota gazteria@elgoibar.eus helbidean. 

Elgoibarko Udalak hitzaldiak antolatzen parte hartu duten guztien laguntza eskertu du eta herriko familientzako ezagutza eta laguntza iturri izatea espero du.